Esne hortzeria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
 
Jaiotzerakoen ahoan hortzak ez dira ageri, baina beranduago aterako diren hortzak jada hezurraren barnean egoten dira, garapenean. Kaltzifikazio prozesu hori haurra umetoki barnean dagoenean hasten da, 14.astean hain zuzen ere. 18.astean hasten da bigarren eta azken haginaren sortze prozesua.
 
 
===Kaltzifikaio prozesua(umetoki barneko asteetan)===
 
ERDIKO EBAKORTZAK:14.ASTEA
 
LEHENENGO HAGINAK:15 ½ ASTEA
 
ALBOKO EBARKOTZAK:16.ASTEA
 
BETORTZAK:17.ASTEA
 
BIGARREN HAGINAK:18.ASTEA
 
 
Irteten diren lehen hortz galkorrak beheko erdiko ebakortzak izaten dira, haurrak sei hilabete dituenean gutxi gora behera. Ondoren erdiko goiko ebakortzak irteten dira, 8-12 hilabeteko adin bitartean. Jarraian alboko goiko eta beheko ebakortzen garaia iristen da. Ordu arte haginik ez da ageri ahoan, lehenengoa goiko lehenengo hagina izaten da 16 hilabeterekin, eta behekoa ondoren 14-18 hilabete bitartean hau ere. 19 eta 20 hilabeterekin hurrenez hurren goiko eta beheko betortzak jaiotzen dira eta azkenik bigarren haginak, behekoa lehenengo irteten delarik. Prozesu guztiak bi urte eta erdi irauten du, eta haurrak 6 urte bete arte izango ditu ahoan, orduan hasten baitira lehen hortz iraunkorrak jaiotzen. Hortz galkor hauek hiru urte eta erdi gutxi gora behera izaten ditugu ahoan, haur batetik bestera bariazioak egon daitezkeela kontutan harturik.
[[Fitxategi:Supernumerary teeth.jpg|thumb|Aldatze prozesua]]
 
===Hortzen irtetze prozesuaren hurrenkera===
 
 
Beheko erdiko ebakortza:8(6-10) hilabeterekin
 
Goiko erdiko ebakortza:10(8-12)hilabeterekin
 
Goiko alboko ebakortza:11(9-13)hilabeterekin
 
Beheko alboko ebakortza:13(10-16)hilabeterekin
 
Goiko lehenengo hagina:16(13-19)hilabeterekin
 
Beheko lehenengo hagina:16(14-18)hilabeterekin
 
Goiko betortza:19(16-22)hilabeterekin
 
Beheko betortza:20(17-23)hilabeterekin
 
Beheko bigarren hagina:27(23-31)hilabeterekin
 
Goiko bigarren hagina:29(25-33)hilabeterekin