«Esne hortzeria»: berrikuspenen arteko aldeak

38 bytes removed ,  Duela 8 urte
==Esne hortzeria==
'''Esnezko hortzeria''' edo hortz galkorrak, haurtzaroan atera eta 8-10 urte bitartean ahoan aurki daitezkeen hortzak dira. Denera 20 hortz izaten dira, iraunkorrekin alderatuta 12 gutxiago. Erortzeko garaia iristen zaienean, beraien lekua hortz iraunkorrek hartzen dute.
 
[[Fitxategi:Smiling face.jpg|thumb|]]
 
Jaiotzerakoen ahoan hortzak ez dira ageri, baina beranduago aterako diren hortzak jada hezurraren barnean egoten dira, garapenean. Kaltzifikazio prozesu hori haurra umetoki barnean dagoenean hasten da, 14.astean hain zuzen ere. 18.astean hasten da bigarren eta azken haginaren sortze prozesua.
 
Irtetzen diren lehen hortz galkorrak beheko erdiko ebakortzak izaten dira, haurrak sei hilabete dituenean gutxi gora behera. Ondoren erdiko goiko ebakortzak irteten dira, 8-12 hilabeteko adin bitartean. Jarraian alboko goiko eta beheko ebakortzen garaia iristen da. Ordurarte haginik ez da ageri ahoan, lehenengoa goiko lehenengo hagina izaten da 16 hilabeterekin, eta behekoa ondoren 14-18 hilebete bitartean hau ere. 19 eta 20 hilabeterekin hurrenez hurren goiko eta beheko betortzak jaiotzen dira eta azkenik bigarren haginak, behekoa lehenengo irtetzen delarik. Prozesu guztiak bi urte eta erdi irauten du, eta haurrak 6 urte bete arte izango ditu ahoan, orduan hasten bait dira lehen hortz iraunkorrak jaiotzen. Hortz galkor hauek hiru urte eta erdi gutxi gora behera izaten ditugu ahoan, haur batetik bestera barioazioak egon daitezkeela kontutakontutan harturik.
[[Fitxategi:Supernumerary teeth.jpg|thumb|Aldatze prozesua]]
 
21

edits