«Esne hortzeria»: berrikuspenen arteko aldeak

 
[[Fitxategi:Cavities evolution 4 of 5 ArtLibre jnl.png|thumb|Txantxarra muin barrunbera iristen]]
 
 
Enamel gehiago edukitzen dute hortz iraunkorrek galkorrek baino. Dentina kantitatearekin ere berdina gertatzen da, ondorioz txantxarra muin barrunbera iristeko aukera gehiago dago hortz galkorretan iraunkorretan baino.
 
''Erupzio zaila'' deritzo haurrak aurreko sintomaz gain kalentura, beherakoak, negarra, gose galera, egarria...edukitzen dituenean. Horrelako kasuetan egokiena hozka egiteko jostailuak edota kopuru egokian analgesikoak ematea izaten da.
 
===Esnezko hortzak: ezaugarriak===
 
''Erdiko goi ebakortza:''Iraunkorrekin alderatuta arroa koroarekiko luzeagoa da. Zingulua luzeagoa izaten dute. KOroa zabaleran, garaieran bainohandiagoa izaten da.
 
''Alboko goi ebakortza:''Erdiko goi ebakortza baino txikiagoa da tamainan. Erro luzea izaten dute eta koroa ez da hain zabala. Ebakitze-ertza estuagoa izaten du.
 
''Goiko betortza:''iraunkorrak baino txikiagoak dira. Ebakortzek ez bezala gailurra izaten dute. Orokorrean koroa biribilagoa dute eta gailurretik irteten diren malkarrak ez dira berdinak izaten. Mihi aldean zingulua du.
 
''Lehenengo goi hagina:''Iraunkorrekin parekatuta oso ezberdinak dira, erroak oso meheak eta elkarrengandik aldenduak ditu.
 
''Bigarren goi hagina:''Lehenengoa baino handiagoa da, hala ere erroak parekoak ditu.
 
''Beheko ebakortzak:''Iraunkorrak baino txikiagoak izanik, oso parekoak dira antomikoki. Erroa luzea izaten dute eta erdikoa albokoa biano handiagoa da.
 
''Beheko betortza:''Koroa txikiagoa izaten dute, goikoaren oso antzekoa delarik.
 
''Beheko haginak:''Bigarren beheko hagina lehen hagin iraunkorraren antzekoa da, txikiagoa delarik.
21

edits