Esne hortzeria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
79. lerroa:
 
Enamel gehiago edukitzen dute hortz iraunkorrek galkorrek baino. Dentina kantitatearekin ere berdina gertatzen da, ondorioz txantxarra muin barrunbera iristeko aukera gehiago dago hortz galkorretan iraunkorretan baino.
 
===Hortzen erupzioari loturiko patologiak===
 
Hortzak irteten hasten direnean haurrek zenbait sintoma edukitzen dituzte, erupzioak mina eragiten baitu. Normalean arazo handirik sortzen ez badu ere, badira tratamendua behar dituzten patologia batzuk.
 
'''Mukosan ager daitezken zenbait arazo'''
 
''Periokoronaritisa''
 
Jaiotzen ari den hortzaren inguruko mukosaren inflamaio eta infekzioa. Oso mingarria izan daiteke, baina normalean hirugarren hagin iraunkorrarekin bakarrik gertatu ohi da.
 
''Erupzioko kisteak''
 
Hortza irtengo den tokian agertzen diren likido pilaketak dira. Beheko hortzetan agertzen dira batez ere, eta hortza jaio bezain laister desagertzen dira.
 
''Erupzioko hematomak''
 
Kisteak bezala, hauek ere hortza jaioko den lekuan agertzen dira aste batzuk lehenago. Hauek odol pilaketaren ondorioz sortzen dira, eta tratamendurik behar ez duten arren batzutean drenatu egiten dira.
 
''Operkuluak''
 
HOrtzak jaiotzen direnean geratzen diren mukosa gorpuzkiak dira. Bakarrik desagertzen dira.
 
''Gingivitis marjinala''
 
Hortzak hortzoia zulatzen duenean sortzen den gorritasunari deritzo. Higiene neurri egokiak gomendatzen dira, benetako gingibitisa sahiesteko.
 
'''Sarri agertu ohi diren kuadro klinikoak'''
 
''Sumindura''
 
''Febrikula''
 
''Haur-oihalaren dermatitisa''
 
''Listu kantitatea handitzea''
 
''Erupzio zaila'' deritzo haurrak aurreko sintomaz gain kalentura, beherakoak, negarra, gose galera, egarria...edukitzen dituenean. Horrelako kasuetan egokiena hozka egiteko jostailuak edota kopuru egokian analgesikoak ematea izaten da.