«Esne hortzeria»: berrikuspenen arteko aldeak

 
Jaiotzen den lehenengo hortz iraunkorra berriz ia kasu gehienetan lehenengo hagina izaten da, bai goikoa eta baita ere behekoa, 6-7 urterekin. Ondoren bai beheko eta goiko erdiko ebakortzak irtengo dira. Jarraian alboko ebakortzak, beheko betortza eta haginaurrekoen txanda izango da. Jaioko den azkeneko hagina hirugarren hagina izanten da, 17-21urte bitartean jaiotzen da normalean, nahiz eta bada inoiz hirugarren haginik irten ez zaion jendea.
 
===Esnezko hortzak eta iraunkorrak: ezberdintasunak===
 
Hortz galkor eta iraunkorren artean badira zenbait ezberdintasun. Orokorrean esnezko hortzak txikiagoak eta zuriagoak izaten dira. Anatomikoki ere ezberdintasun nabariak izaten dituzte. Erroak luze eta estuagoak izaten dira, eta elkarrengandik nahiko aldenduta. Muin barrunbea aldiz, iraunkorrena baino handiagoa izaten dute, muin adar luze eta estuekin.
 
''Beheko sei hagin (lehenengo bi hagin, bigarren bi hagin eta hirugarren bi hagin)''
 
*'''''Hortzen proportzioa'''''
 
Hortz galkorretan koroa eta erroaren arteko proportzioa handiagoa da, iraukonkorretan baino. Esnezko hortzak oso erro luzea edukitzen baitute koroarekin alderatuta.
 
*'''''Diastemak'''''
 
Esnezko hortzen tartean diastema edo tarteak ageri dira, masail hezurrak hortz iraunkor guztiak sartu ahal izateko hazten joaten direlako.
 
*'''''Koroaren ezberdintasunak'''''
 
''Hortz iraunkorretan koroa luzeagoa izaten da, galkorretan baino''
 
''Iraunkorren kolorea horixkagoa izaten da esnezkoena baino, hauek zurizkagoak izaten dira''
 
''Iraunkorretan hortzek duten kontaktua puntu baten izaten da soilik eta galkorretan berriz ondoko hortzarekin duen kontaktua handiagoa izaten da''
 
*'''''Muin barrunbea'''''
 
Muin barrunbe handiagoa izaten dute hortz galkorrek, hortzaren forma jarraitzen duelarik. Muin kanalak ere irregularragoak izaten ditu, iraunkorrekin alderatuta''
 
*'''''Enamela (esmaltea'''''
 
[[Fitxategi:Cavities evolution 4 of 5 ArtLibre jnl.png|thumb|Txantxarra muin barrunbera iristen]]
 
 
Enamel gehiago edukitzen dute hortz iraunkorrek galkorrek baino. Dentina kantitatearekin ere berdina gertatzen da, ondorioz txantxarra muin barrunbera iristeko aukera gehiago dago hortz galkorretan iraunkorretan baino.
21

edits