«Esne hortzeria»: berrikuspenen arteko aldeak

(Orrialde berria: ==Esne hortzeria== '''Esnezko hortzeria''' edo hortz galkorrak, haurtzaroan atera eta 8-10 urte bitartean ahoan aurki daitezkeen hortzak dira. Denera 20 hortz izaten dira, iraunk...)
 
 
Jaiotzen den lehenengo hortz iraunkorra berriz ia kasu gehienetan lehenengo hagina izaten da, bai goikoa eta baita ere behekoa, 6-7 urterekin. Ondoren bai beheko eta goiko erdiko ebakortzak irtengo dira. Jarraian alboko ebakortzak, beheko betortza eta haginaurrekoen txanda izango da. Jaioko den azkeneko hagina hirugarren hagina izanten da, 17-21urte bitartean jaiotzen da normalean, nahiz eta bada inoiz hirugarren haginik irten ez zaion jendea.
 
Hortz galkor eta iraunkorren artean badira zenbait ezberdintasun. Orokorrean esnezko hortzak txikiagoak eta zuriagoak izaten dira. Anatomikoki ere ezberdintasun nabariak izaten dituzte. Erroak luze eta estuagoak izaten dira, eta elkarrengandik nahiko aldenduta. Muin barrunbea aldiz, iraunkorrena baino handiagoa izaten dute, muin adar luze eta estuekin.
 
Ezberdintasun nabarienak hauexek dira:
*'''''Hortz kopurua'''''
Hortz galkorren barnean 3 hortz mota aurki genitzazke, ebakortzak, betortzak eta haginak. Denera 20 hortz.
[[Fitxategi:Primary dentition.jpg|thumb|Hortz kopurua eta hortz motak]]
 
''Goiko lau ebakortz (bi erdiko eta bi alboko)''
 
''Beheko lau ebakortz (bi erdiko eta bi alboko)''
 
''Goiko bi betortza''
 
''Beheko bi betortza''
 
''Goiko lau hagin (bi lehenengo hagin eta bi bigarren hagin)''
 
''Beheko lau hagin (bi lehenengo hagin et abi bigarren hagin)''
 
Hortz iraunkorren artean berriz 4 hortz mota aurki genitzazke, ebakortzak, betortzak, haginaurrekoak eta haginak. Denera 32 hortz.
 
''Goiko lau ebakortz (bi erdiko eta bi alboko)''
 
''Beheko lau ebakortz (bierdiko eta bi alboko)''
 
''Goiko bi betortz''
 
''Beheko bi betortz''
 
''Goiko lau haginaurreko (bi lehengo haginaurreko eta bi bigarren haginaurreko''
 
''Beheko lau haginaurreko (bi lehenengo haginaurreko eta bi bigarren haginaurreko)''
 
''Goiko sei hagin ( lehenengo bi hagin, bigarren bi hagin eta hirugarren bi hagin)''
 
''Beheko sei hagin (lehenengo bi hagin, bigarren bi hagin eta hirugarren bi hagin)''
21

edits