Mutualismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Mutualismoa, gehienetan, Anarkismoaren ildotzat jotzen da. Posible den neurrian, Gizarte berri bat eratzeko jokabide erreformista eta progresiboaren aldekoa da. Gaurko Gizartean giz...
 
No edit summary
1. lerroa:
:''Artikulo hau teoria ekonomiko eta politikoari buruz da. Biologia arloko terminorako, ik. [[Mutualismo]].''
{{Anarkismo}}
 
'''Mutualismo''' [[Ekonomia]] eta Politika arloko teoria edo sistema da, [[Pierre-Joseph Proudhon]]ekin (Frantzian) eta Josiah Warrenekin (AEB) loturik.
 
Mutualismoa, gehienetan, Anarkismoaren ildotzat jotzen da. Posible den neurrian, Gizarte berri bat eratzeko jokabide erreformista eta progresiboaren aldekoa da. Gaurko Gizartean gizarte erakunde alternatiboak eratzeko jarduera paketsuaren garrantzia babesten du. Bai eta erakunde horiek indartzea ere, sistema estatista azken finean ordezkatzen duten arte.
 
Anarkismoaren barruko beste taldeek ere, neurri batean, ideia hauek babesten dituzte ere. Gizarte erakunde alternatiboak ideologia guzti hauen ikuspegi komunean daude. Bainan berebiziko garrantzia dute Mutualismoaren ikuspegi progresiboan.
 
Mutualistak kolektibista ez den Anarkismoaren sektore bateko kide dira. Produkzioaren izaeragatik edo ekimen kolektiboa beharrezkoa denean, kolektiboaren aginte demokratikoaren alde daude, baina ez daude kolektibismoaren alde berez helburu ideala balitz moduan.
 
Mutualista ez daude dirua edo elkartrukearen aurka. Jabetza pribatua babeste dute, bakoitzaren lana, okupazio eta erabilpenean oinarrituta dagoen neurrian.
 
Oro har, gizarte egitura guztiak borondatezko elkarlanean, elkartruke askean eta elkarlaguntzan oinarritu behar dira. Merkatua kontzeptu baikorra, gizatiarra eta askatzailetzat jotzen dute, ekoizleen arteko lanaren elkartruke gisa ulertuta. Hori bai, orain indarrean dagoen merkatuaren kontra daude, estatuaren kapitalismoak harrapatu eta usteldutako kontzeptu gisa.
 
Mutualisten azken helburua hauxe da: ekoizleen arteko merkatu libreko elkartrukean oinarritutako Ekonomia, bertan, batez ere, artisau eta nekazari autonomoek, lan kooperatibek eta kontsumitzaileen kooperatiben eskuetan egongo litzateke ekoizpena. Langileen lansaria, horrela, lansari “naturala” izango litzateke, lanaren produkto osoa.
 
Mutualismoa ez da “erreformazalea” hitz hau gehienetan erabiltzen den moduan. Eta ez da zergatik pakezalea izan behar, nahiz eta mutualista asko pakezale izan. Mutualismoa ez da erreformazalea ez datorrelako bat kapitalismo edo estatismoaren bertsio atseginago batekin. Mutualismoaren helburua estatu kapitalismoarekin amaitzea da eta, beraz, ez da erreformazale hutsa.
 
Beraz, mutualistak ez datoz bat anarkista kolektibistekin, bainan badituzte ere diferentzia batzuk anarkista indibidualistekin. Mutualistek garrantzi handiago ematen diote autoeraketari, elkarteei indibidualistek baino.<ref>Woodcock, George. Anarchism: A History of Libertarian Ideas and Movements, Broadview Press, 2004, p. 20</ref> Voltairine de Cleyre azaltzen du Josiah Warren eta Benjamin Tucker indibidualistak direla mutualistak baino gehiago, eta arrazoi moduan, eskala luzeko industrigintza ezagutzen ez zutenez ezin zutela ulertu mutualismoa.<ref>de Cleyre, Voltairine. Loving Freedom</ref>
 
 
==Historia==
 
Mutualismo hitza oso helburu ezberdinekin erabili da. [[Charles Fourier]]ek lehenengo aldiz erabili zuen "mutualisme" hitza 1822n,<ref>Charles Fourier, ''Traité'' (1822), cited in Arthur E. Bestor, Jr., "The Evolution of the Socialist Vocabulary", ''Journal of the History of Ideas'', Vol. 9, No. 3 (Jun., 1948), 259-302.</ref> nahiz eta aipamen hori ez zegoen loturik ekonomi sistema batekin. Horren ostean, “mutualista” hitzaren lehenengo erabilpena ''New-Harmony Gazette''n izan zen [[Robert Owen|Owenite]] 1826an.<ref>''New-Harmony Gazette'', I, 301-02 (14 June 1826) cited in Arthur E. Bestor, Jr., "The Evolution of the Socialist Vocabulary", ''Journal of the History of Ideas'', Vol. 9, No. 3 (Jun., 1948), 259-302.</ref> 1830en hasieran, Frantziako Lioneko erakunde batek “Mutualistak” izena hartu zuen. 1846an, [[Pierre-Joseph Proudhon|Pierre Joseph Proudhon]] hasi zen "mutualité" hitza erabiltzen bere idazkietan. [[William B. Greene]], 1850ean, “mutualismo” hitza erabili zuen, Proudhonen antzeko sistema bat azaltzeko. Geroxeago, Proudhonek berak “mutualismo” hitza erabili zuen bere ekonomi sistema deskribitzeko asmoz.
 
Zentzu askotan, “jatorrizko anarkismotzat” jo daiteke Mutualismoa, Proudhon izan bait zen ere bere burua [[anarkista]] moduan identifikatzeko lehena. Nahiz eta mutualismoa, oro har, anarkismoarekin lotzen den, ez da derrigorrez anarkista. Wilhelm Weitlingek mutualismo estatista baten alde azaldu zan.
 
Hemeretzigarren mendeko mutualistek [[sozialista libertario]]tzat jotzen zuten beren burua. <ref>[http://www.mutualist.org/id32.html A Mutualist FAQ: A.4. Are Mutualists Socialists?]</ref>. [[Kooperatibismo]]aren aldeko jarrera izanda, [[merkatu libre]]ko irtenbideen alde azaltzen dira mutualistak. Beren ustez, ezberdintasun ekonomiko bidegabe gehienen jatorria Estatuak sorturiko lehentasunezko baldintzak dira.<ref>[http://www.progress.org/2003/libsoc01.htm Libertarian Socialism] Paul E. Gagnon</ref> Ekonomiaren ikuspegitik, Mutualismoa hirugarren bide bat da, [[ekonomia klasikoa]] eta sozialismoaren aurrean.
Gaur eguneko mutualista anarkista den [[Kevin Carson]]en ustez, mutualismo anarquista “merkatu libreko sozialismoa” da.
 
 
== Ekonomia Mutualista ==
 
“Elkartze askea”, “Kredito mutualista”, “kontratua” (edo “federazioa”) eta “gradualismoa” (edo “dual-power”/”aginte bikoitza”) dira Mutualismoaren funtsezko erreferentziak.
 
Mutualismoaren babesleek, askotan, “merkatu aske antikapitalista” izendatzen dute mutualismoa.
 
[[Kevin Carson]], gaur eguneko idazle mutualistaren arabera, “kapitalismoak ezin dau bizi Estatu bat gabe. Estatuaren interbentzioan datza Kapitalismoa eta Merkatu Askeren arteko ezberdintasuna"<ref>Carson, Kevin. [http://www.mutualist.org/id112.html Mutualist Political Economy], Preface</ref>. Carsonen ustez, aberastasunaren zentralizazioa klase ierarkiaren arabera, Estatuaren interbentzioaren ondorioa da, lidergoa duen klasea babesteko, diruaren monopolioaren bidez, korporazio handientzako subentzio eta laguntzen bidez (patenteak), zerga sistemaren bidez eta indar militarraren bidez, nazioarteko merkatuetan hegemonia eskuratu edo babesteko asmoz.
 
=== Elkartze askea ===
 
Proudhonentzat, ''"industri demokrazia"'' eskatzen zuen mutualismoak. Bertan, lantokiak ''"demokratikoki antolaturiko langileen elkarteen eskuetan utziko lirateke … hasierako erdigunea sozietate eta enpresen federazio zabalean, Gizarte Errepublika Demokratikoaren barruan."'' <ref>Guerin, Daniel (ed.) '''No Gods, No Masters''', AK Press, vol. 1, p. 62</ref> Langileek ez lukete beraien lan indarra kapitalista bati saldu beharko eta, horren ordez, beraien buruarentzat lan egin beharko lukete, kooperatibetan. <ref>'''The General Idea of the Revolution''', Pluto Press, p. 277 and p. 281</ref>
 
Robert Grahamek dionez, ''"Proudhonen merkatuko sozialismoa zuzenki loturik dago industri demokrazia eta langileen autoeraketaren bere kontzeptuarekin."'' <ref>"Introduction", '''General Idea of the Revolution''', p. xxxii</ref>
 
K. Steven Vincentek dionez, ''"Proudhonek industri demokraziarako programa sendo bat azaldu zuen, ekonomiaren aginte eta zuzendaritza langileen eskuetan utziko lukela"'' <ref>'''Pierre-Joseph Proudhon and the Rise of French Republican Socialism,''' Oxford University Press, Oxford, 1984, p. 230 and p. 156</ref>
 
=== Kredito Mutuala ===
 
Mutualisten ustez, herriaren eskuetan egon beharko litzateke banka sistema. Bankuek nolabaiteko oligopolio dute kreditoan. Mutualistek garrantzi handia emon diote jabetza demokratikoa duten egitura hauei: mutual banks, kredito kooperatibak edo credit unions delakoei.
 
Mutualista eta anarkista indibidualista askok horren buruzko azterketa sakonak egin dituzte: [[Proudhon]], [[William B. Greene]], eta [[Lysander Spooner]].
 
 
=== Kontratua / Federazioa ===
Mutualismoren ustez, kontratuen bidez elkartrukatu beharko lituzkete ekoizleek beraien ondasunak merkatuan. Proudhon, hasiera batean, lanaren balioa “lan-orduetan” oinarritzen zuen. Geroxeago, beste faktore batzuk hartu zituen kontutan: lanaren intentsitatea, lanaren izaera, etab.
 
Aldi berean, “kontratuaren” kontzeptu hori zabaldu zuen ere, “federazio” kontzeptuaren barruan. Ideia guztiok, neurri handi batean, gaur eguneko [[ekonomia partehartzailea]]rekin datoz bat.
 
=== Gradualismoa / Dual-power/Aginte Bikoitza ===
 
<blockquote>''Gobernuen makinariaren atzetik, erakunde politikoen itzalpean, estatugizon eta apaizen ikuspegitik kanpo, bere organismo propioa sortzen ari da Gizartea, astiro eta ixilik, eta orden berria eraikiz, bere bizitasun eta autonomia aideraziz ...'' <ref>Proudhon, ''General Idea of the Revolution in the Nineteenth Century.'' John Beverly Robinsonek inglesera itzulita. New York: Haskell House Publishers, Ltd., 1923, 1969 [1851]. p 243.</ref></blockquote>
 
Proudhonek azpimarratu zuen [[Frantziako Iraultza]]k huts egin ziola herriari eta lan kooperatiben federazioa bultzatzen zuen, kredito mutualistaren bidez progresiboki industriaren kontrola eskuratzeko asmoz. Nabariak dira eredu hau eta gaur eguneko lan kooperatiben ereduaren arteko antzekotasunak.
 
== Mutualism today ==
 
[[Kevin Carson]] da gaur eguneko mutualista ezagun bat, ''Studies in Mutualist Political Economy'' lanaren egile.
 
[[Gizarte Ekonomia]], [[Kooperatibismo]], [[merkataritza zuzena]] mugimendu batzuk eta [[software aske]]ko proiektu batzuk ere, antzeko izpirituan oinarritzen dira, [[elkarlaguntzan]] oinarriturik, deszentralizazioa eta elkarlan askean (ik [[Anarchism#Recent Developments within Anarchism|Small "a" anarchism]]).
 
==Kritikak==
 
Anarko-komunistak, [[Peter Kropotkin]] modukoak, ez datoz bat Proudhonen mutualismoarekin, arrazoi ezberdinengatik; hauen artean, diruaren kontzeptuaren onarpenagatik. ref>Kropotkin, Peter. [http://flag.blackened.net/daver/anarchism/kropotkin/wages.html The Wage System, Freedom Pahmphlets No. 1, New Edition 1920</ref>
 
[[George Reisman]], laissez-faire kapitalista zenaren iritziz, neurri bateko explotazioaren alde azaltzen zen Mutualismoa ez zuelako onartzen gizaki baten eskubidea berak urteetan landutako lurra babesteko, momentu zehatz batean erabiltzeari uzten badio. Bere ustez, gizaki horren lanaren ekoizpena lapurtzen ari da horrela."<ref>Reisman, George. Mutualism's Support for the Exploitation of Labor and State Coercion. [http://blog.mises.org/archives/005219.asp]</ref>
 
==Oharrak eta erreferentziak==
===Oharrak===
#{{ohar|carsonIronFist}} Ikus [http://www.mutualist.org/id4.html The Iron First Behind The Invisible Hand].
===Erreferentziak===
<references />
 
==Ikusi ere==
* [[Cincinnati Time Store]]
* [[Utopia (anarchist community)]]
* [[Individualist anarchism]]
* [[Socialist economics]]
* [[Labor theory of property]]
 
 
 
[[Category:Economies]]
[[Category:Economic ideologies]]
[[Category:Anarchism]]
 
[[da:Mutualisme (økonomisk teori)]]
[[de:Mutualismus (Ökonomie)]]
[[es:Mutualismo (economía)]]
[[fr:Mutualisme (théorie économique)]]
[[pt:Mutualismo (política)]]
--[[Lankide:ZUIA|ZUIA]] 02:01, 1 Urtarrila 2007 (UTC)