Beriain (mendia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
23. lerroa:
'''Beriain''' ([[gaztelania]]z ''San Donato'') [[Nafarroa]]ko [[Andiako mendilerroa]]n kokatuta dagoen mendi ikusgarria. [[Sakana]] bailaran dago, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] erdigunean, eta duen garaieragatik oso irudi ezaguna da ingurumarietan.
 
1.494 metro garai da. Goian dagoen [[San Donato baseliza]] NafarroakoNafarroakoetan goienaltuen dagoena da, eta bertan San Donato eta San Cayetano gurtu ohi dira. Eraikita zegoen jadanik [[1797]]an, eta eraberritu izan zen [[1906]]an. Geroago hondatuz joan zen, harik eta [[1958]]an berreraiki zuten arte. Berriki ere eraberritu izan da.
 
== Izenaren auzia ==
Badirudi mendiaren lehengo izena '''Berain''' zela. ''Beriain'' formaren lehenengo agerpena [[1920]]koa da, [[Espainia]]ko ''Instituto Geográfico y Catastral'' erakundearen mapa batean.
 
Beste askotan bezala, non bertako toponimoa kristau-izen batez ordezkatua izan den, Elizaren eraginez, batzuek mendiaren tontorrean dagoen [[San Donato baseliza]]ren izena ematen diote mendiari, baina inguru hori ondo ezagutzen duenak biak bereizi ohi ditu.