Flaco Jiménez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
 
 
'''Leonardo "Flaco" Jiménez''' ([[San Antonio (Texas)|San Antonio]], [[Texas]], [[1939]]ko [[martxoaren 11]]) estatubatuar kantari, musikagile eta soinu-jotzailea da. Estatu Batuen hegoaldeko tradizio [[espainia]]rra, [[Erdialdeko Europa]]koa eta anglosaxoia nahasten dituen ''[[tex-mex]]'' musikaren interprete ezaguna da. [[1986]]an mexikar-amerikar abesti onenaren [[Grammy Sariak|Grammya]] irabazi zuen.
 
Bere aitona Patricio Jiménezek asmatutako estiloari jarraitzen dio Flacoren musikak. Erdialdeko Europako [[polka]] Texaseko gustura egokitzen saiatu zen Patricio Jiménez. Hasieran Texas Chicano esan zitzaion estilo horri. Flacok urrutirago eraman zuen ''tex-mex'' estiloa, eta edozein musika-modurekin nahastu zuen. [[Peter Rowan]]ekin disko pare bat grabatu zituen, eta [[1976]]an [[Ry Cooder]]rek bere taldean sartu zuen. ''Chicken skin music'' eta ''Cooder Show Time'' egin zituzten elkarrekin zuzenean, eta bien elkarlanak urte asko iraun zuen.