Kooperatibismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
TXiKi (eztabaida | ekarpenak)
Kooperatiba orrialdera berbideratzen
1. lerroa:
 
 
#REDIRECT [[Kooperatiba]]
 
 
== Historia ==
 
Elkarlanean oinarritzen diren enpresa egiturak Historiaren aro guztietan izan dira. Hala ere, [[XIX. mendea]]ren lehenengo hamarkadetan hasi zen "kooperatiba" hitza erabiltzen. Orduko kooperatiben esperientziak, gehienetan, sozialismo utopikoaren langileen mugimenduarekin loturik daude. Kooperatibismoa, Kooperatibagintza edo Lankidetza indartuz joan zen XIX. mendean, merkatu ekonomia kapitalistaren alternatiba apal gisa.
 
[[XX. mendea]]n, esperientzia kooperatibo zehatz batzuk arrakastatsuak izan dira baina, oro har, egoera egonkor bat bizi izan dute kooperatibek. Mendebaldeko Gizarteak, oro har, kapital enpresak eta estatu ekonomiaren esparruetan oinarritu baitu bere garapen ekonomikoa.
 
Hala ere, azken hamarkadetan, gero eta eragin ideologiko handiagoa izaten ari dira gizartearen autoeraketan oinarritzen diren ekimen hauek, enpresa eraginkortasuna eta interes orokorra bateragarriak egiteko tresna egoki gisa.
 
== Ideologi oinarriak ==
 
Lankidetzaren oinarri ideologikoak pluralak dira. XIX mendean, batez ere, sozialismo utopikoan hasiera batean, merkatuko anarkismoan geroxeago, arrakasta handiko aukera izan zen Lankidetza. Gehienetan, ideologia ezberdinetan, errealitate ekonomikoan bakoitzaren alternatiba gauzatzeko orduan, kooperatibak izan ziren aukeratu beharreko irtenbidea.
 
Hala ere, Lankidetza bera, gehienetan, berezko antolaketa irtenbideak bilatu zituen. XX. mendearen hasieran, lotura sendoak izan zituen Lankidetzak bai sindikatu sozialdemokratekin, bai eta Eliza Katolikoarekin loturiko hainbat gizarte ekimenekin.
 
Kontutan hartzekoak izan ziren, alde hortatik, Elizaren gizarte-doktrinarekin loturiko mugimenduak, pertsonalismo kristaua, etab.
 
XX. mendearen bigarren erdian, Lankidetzatik gero eta urrunago kokatu ziren ezker marxistako alderdi eta sindikatu gehienak.
 
Herri anglosaxoietan, Mutualismoa izan da Lankidetza gehien bultzatu duen ideologia. Oinarri kontzeptual hauekin lotzen da, neurri batean, Britainia Handiko "Cooperative Party", Alderdi Laboristarekin loturiko alderdia dena.
 
XXI. mendearen hasierarekin batera, Lankidetzaren berpizkunde kontzeptuala igertzen da ezkerreko zenbait ideologoen eskutik, Estatismoaren porrotaren ondorioz irtenbide berriak bilatzeko beharrarengatik.
 
== Lankidetzaren ideologoak ==
 
- Proudhon
 
- Saint Simon
 
- Fourier
 
- J. M. Arizmendiarrieta
 
 
== Lankidetzaren Eraketa ==
 
Lankidetzaren eraketa honen ordezkari diren erakundeen bitartez gauzatzen da. Funtsezko erakundeok hauek dira:
* Mundu mailan: [[Nazioarteko Kooperatiben Aliantza]]
* [[Europa]] mailan: [[Cooperatives Europe]]
* [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n: [[EUSKOOP]] (Konfekoop)
 
Estatu mailan, Gizarte Ekonomiako ordezkaria den [[CEPES]] erakundeak ordezkatzen ditu kooperatibak.
 
Hala ere, jakina, Lankidetza, batez ere, kooperatibak diren erakundeak dira, eta Lankidetzaren eraketaren ikuspegitik, berebiziko garrantzia dute Kooperatiba handiek eta Kooperatiben Taldeek.
 
[[Kategoria:Kooperatibak]]