Mikrobio oportunista: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
[[Bakterio]], [[onddo]] eta [[birus]] batzuk dira oportunistak. Pertsona osasuntsuak infektatzerakoan mikrobio hauek ez dute gaixotasunik eragiten, haien [[birulentzia]] oso urria baita, organismoaren defentsa mekanismoek ([[linfozito]]ek, [[makrofago]]ek eta beste [[fagozito]] batzuek) erraz deseustatzen baitute haien ahalmen patogeno urria. Pertsona immunogutxituengan, berriz, oportunisten infekzioek gaixotasunak garatzen dituzte, ostalariaren defentsa kaskarrek ezin baitute kanpoko mikrobioei aurre egin.
 
Oportunistak klinika eta ospitaleetan dira arriskutsuak, bertako populazioa oso sentikorra baita haiekiko. Ospitaleetan hartutako gaitz asko ([[infekzio nosokomialaknosokomial]]ak) mikrobio oportunistek sortutakoak dira.
 
Oportunistak ere hazi daitezke tratamendu antibiotikoaren ondorioz pertsona baten flora bakteriar arrunta (adibidez, hesteetakoa) asko murrizten denean. Konpetentziarik gabeko egoera horretan, mikrobio oportunistek kolonizatzen dute mikrobiorik gabeko habitat berria (hesteak, esaterako).
12.021

edits