Lorategi-hiri (Bilbo): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Txantiloi aldaketa: bizkaia geografia zirriborro
No edit summary
1. lerroa:
'''Loruri''' [[Bilbo]]ko auzoa da. [[Uribarri (Bilboko barrutia)|Uribarriko]] barrutiko auzoa da, bigarren barrutikoa alegia. Auzoa, hiriaren ekialdean aurkitzen da, Maurice Ravel etorbidearen eta [[Artxanda]] mendiaren artean. [[Pedro Ispizua]] arkitekto [[bilbo]]tarrak diseinatu zuen auzo honek, etxebizitza baxuak eta gune berdeak biltzen ditu. [[XIX. mende]] bukaeratik [[Europa]]ko hainbat hiritan eraiki ziren mota honetako auzoak.
'''Loruri''' [[Bilbo]]ko auzoa da.
 
== Historia ==
[[1922]]an [[Bilbo]]ko langilea zen Celso Negueruelak, kooperatiba bat sortzea proposatu zuen, [[Bilbo]]ren kanpoaldean langileriarentzako etxebizitza merkeen proiektu bat egiteko. Kokagune desberdinak aztertu ondoren, azkenik [[Artxanda]] mendiaren maldetan eraiki zen 112 etxebizitzako auzoa. Etxebizitzak, eredu neo-euskaldunean eraikiak, bi solairu zituzten eta etxe bakoitzak bi etxebizitza zituen. Etxebizitza mota desberdinak zeuden, 112 metro karratu eta 160 metro karratu artekoak.
 
Hasierako asmoa etxebizitza merkeak eraikitzea izan bazen ere, eraikuntza kostuek gorantz egitean, kooperatiba osatzen zuten partaideek diru gehiago jarri behar izan zuten, eta azkenik 16.000 eta 23.000 [[pezeta]] inguru jarri behar izan zituzten etxeak erosteko. Gaur egun, are nabarmenagoa da hori, izan ere, etxebizitzetako asko milioi bat euroko prezioan saltzen ari dira.
 
{{bizkaiko geografia zirriborroa}}
{{Bilboko auzo aurkibidea}}