Obanos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: uz:Obanos
32. lerroa:
 
=== Klima eta landaredia ===
Obanosko klima, mediterraneo-kontinentala da, [[Izarbeibar]]ko gainontzeko herriek duten klima bera. Haraneko lurrak oso emankorrak dira, Errobo ibaiaren urei esker. Ibai horretan mendietatik datozen hainbat errekastoren urek egiten dute bat. [[Negu]]ak hotzak dira eta [[uda]]k beroak, dena den, ez hegoalderago dagoen [[Erribera]]n bezain beroak. Urteko batezbestekobatez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira (egun euritsuak aldakorrak dira garaieraren arabera, 70-90 egun batez beste).
 
Gizakia agertu aurretik, udalerrian ameztiak eta zumelak nagusi ziren. Ameztiak gunerik hezeenetan ziren. Baina, zoritxarrez, nekazaritzaren hedapena dela eta, gaur egun ez dago jatorrizko landarediaren arrastorik. Herriaren inguruko basoak, birlandaturiko pinu beltz eta lariziarren hektarea gutxi batzuek osatzen dituzte.