Onddo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
49. lerroa:
Onddo gehienak lur-zoruan bizi diren [[saprofito]] ez-kaltegarriak dira. Ezagutzen diren 100.000 espezietatik 50 inguru besterik ez dira giza-[[patogeno]]ak. Esan daiteke, hortaz, [[bakterio]]en aldean onddoak gaixotasun gutxi batzuen sorburu besterik ez direla.
 
Aitzitik, onddoek landareak [[Infekzio|infektatzen]] dituzte sarritan. Zentzu horretan [[bakterio]]ak edo [[birus]]ak baino kaltegarriagoak izaten dira nekazaritzan.
 
Gizakiarengan onddoek eragiten dituzten gaixotasunak [[mikosi]] deritzonak dira. Mikosiak azalekoak edo barrualdekoak izan daitezke, larruazala edo barrualdeko organoak ([[birika]]k, batez ere) kaltetzen dutenaren arabera. Barrualdeko mikosiei ere mikosi sistemikoak deitzen zaie.
64. lerroa:
 
Azkenik, azpimarratu behar da ere onddoek betetzen duten zeregin onuragarria medikuntzan, [[antibiotiko]] askoren ekoizpenaren atzean baitaude. Bi besterik ez aipatzearren, [[Penicillium]] onddoak sortzen duen [[penizilina]], eta [[Cephalosporium]]-ek ekoizturiko [[zefalosporina]]k daude.
 
 
 
== Ikus, gainera ==