Tuxtletako mendilerroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|300px|Tuxtletako Mendizerra. '''Tuxtletako Mendizerra''', '''Santa Marthako Mendizerra''' edo '''San Andresko Mendizerra''' bez...
(Ez dago alderik)

15:03, 18 abuztua 2012ko berrikusketa

Tuxtletako Mendizerra, Santa Marthako Mendizerra edo San Andresko Mendizerra bezala ere ezaguna, Mexikoko Golkoaren inguruan, gutxi gora-behera 19ºko ipar latitudean dagoen Veracruztar kostaldearen ertzean dagoen sumendi mendilerro bat da. Sumendi mendilerro honetako sumendi aipagarri batzuk Santa Martha eta San Martin muinoak dira, 1700 metroko altuerara iristen direnak. Aktibitate bolkanikoa duela ezagutzen den bakarra San Martin da, 1664an eta 1793an eztanda egin zuena. Itzalitako beste sumendi batzuk San Martín Pajapan sumendia (1160 metroko altuera) eta El Vigía muinoa (800 metroko altuera) dira.

Tuxtletako Mendizerra.

Tuxtletako Mendizerra Zeharkako Ardatz Neobolkanikotik isolatuta dago, hau 250 kilometro mendebaldera dagoelarik, baita Ertamerikako Sumendi Mendilerrotik ere, 330 kilometro hegoekialdera dagoena. Ertamerikako Aro Aurreklasikoan Tuxtletako Mendizerrak, adibidez, buru kolosal ospetsuak eta aldare deritzenak zizelkatu zituzten olmeka artista handiak basaltu harkaitzez eta beste harkaitz bolkaniko batzuez hornitu zituzten.

Biosferaren erreserba

San Martín eta Santa Martha sumendien goi magalak landaretza neotropikal geruza trinko batek estaltzen ditu. Kontraste bezala, altuera txikiagoetan, oihana abeltzaintzarako erabiltzen diren larreengatik aldatu da. Mendizerrako jatorrizko ekosistema babesteko, mexikar gobernuak biosferaren erreserba izendatu du.

Ikus, gainera

Kanpo loturak