«Hammurabi»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes removed ,  Duela 10 urte
t (r2.7.1) (robota Erantsia: diq:Hammurabi)
 
== Hamurabiren kodea ==
Ausa-ko hirian aurkitu ([[1901]]-1902) eta gaur egun [[Louvreko museoa]]n dagoen dioritazko zutarri batean idatzirik gorde den Hamurabi, Babiloniako erregearen lege bilduma. Zilindroaren behe-erliebean Samas, justiziaren jainkoa, ageri da Hamurabiri legeak ematen, erregearen legea jainkoaren hitza dela adierazi nahiz. Zutarriaren bi aldeetan, molde kuneiformez (ziri erako moldez), akkadieraz idatzitako 282 epai daude, 34 zerrendatan. Epai bilduma bat da, eta epaileentzako orientabidea izan nahi du, tokian tokiko ohiturak baztertu gabe, hala ere. Hiru gizaki maila bereizten dira bertan: libreak, mendekoak eta esklaboak. ''[[TalioiarenTalion legea]]'' da oinarri. Familia eskubideari dagokionez (emaztearen legezko nortasuna, ezkontza haustea, herentzia, etab.), halako oreka bat gertatzen da gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Merkatarien aginpidea sendo bermaturik dago. Kodearen berritasuna legezko printzipioak argi adierazi izanean datza, eta berdintasuna du helburu nagusia. Erabateko eragina izan zuen antzinateko [[Ekialde Hurbil]]eko legedietan. Bestalde, bertan erabilitako idazkera literatura eredu klasiko bilakatu zen urte luzeetan.
 
{{oinordekotza