Maurice Sendak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Where_The_Wild_Things_Are_graffiti_02.jpg fitxategia kendu da, Fastily wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t r2.7.3) (robota Erantsia: simple:Maurice Sendak
1. lerroa:
 
 
'''Maurice Sendak''' estatubatuar idazle eta marrazkilaria izan zen (Brooklyn, New York, 1928). Haur-liburuetarako egindako marrazkiengatik da, batez ere, ezaguna, bera baita, ez alferrik, haur-liburuen munduko [[ilustratzaile]]rik onenetako bat. 1951n, [[Marcel Aymé]]ren ''Etxalde miragarria'' liburuko marrazkiak egin zituen. Hurrengo urtean, [[Ruth Krauss]]en ''Zulo bat egitea'' ilustratu zuen, eta lan horrekin lortu zuen ospea. 1956an, ''Kennyren leihoa'' idatzi eta ilustratu zuen, eta, haren ondoren, [[trilogia]] bat argitaratu zuen: ''Piztiak bizi diren lekuan'' (1963), ''Gaueko sukaldea'' (1970) eta ''Handik kanpo'' (1981). Trilogia horretan, haurren mundu fantastikoa eta erreala, biak, hartu zituen kontuan Sendakek, eta arrakasta handia izan zuten; ipuin juduetan eta egileak bizi izandako esperientzietan oinarrituriko kontakizunak agertzen dira liburu horretan. Bestalde, [[Mozart]]en ''Txirula miragarria'' obrarako dekoratuak eta jantziak diseinatu zituen, eta orobat Hoffmannen ''Intxaur-kraskailua'' eta ''Arratoi erregea'' eta [[Prokofiev]]en ''Hiru laranjen maitasuna'' lanetakoak. 1970ean, Nazioarteko Ilustratzaile Onenaren Hans Christian Andersen domina eman zioten. 70eko hamarraldian, Filadelfiako [[Rosenbach Museo]] eta Liburutegia aukeratu zuen bere lanak gorde eta erakusteko.
 
31 ⟶ 29 lerroa:
[[ro:Maurice Sendak]]
[[ru:Сендак, Морис]]
[[simple:Maurice Sendak]]
[[sv:Maurice Sendak]]
[[uk:Моріс Сендак]]