Austria-Hungariako Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
65. lerroa:
* [[Ukrainera]]z: Австро-Угорщина (Avstro-Uhorshchyna)
 
== EgituraSorrera ==
[[1867]]ko [[Austria-Hungariako Konpromisoa]]arekin batera sortu zen lehenago unitarioa zen [[Austriar Inperioa]]ren ondoko egitura dual berria. Austriak garai horretan bere boterea eta indarra galtzen ari zen. Alde batetik [[Italiar Penintsula]]n galerak izan zituen [[Italiako Bigarren Independetzia gerra]]ren ondorioz, [[1859]]an. Bigarrenik [[Alemaniar Konfederazioa]]n [[Prusia]] zen indar dominante berria, [[Austriar-Prusiar gerra]]ren ondotik, [[1866]]an.
 
Gainera [[hungariar]]rak ez zeuden pozik [[Viena]]tik zetorren boterearekin eta Austriar Inperioaren barruan geroz eta identitate nazional gehiago nabarmentzen ziren. Hungarian [[1848]]-[[1849]]an [[1848ko Iraultza Liberalak|iraultza liberala]] gertatu zen eta Austriako Inperioak, [[Errusiako Inperioa]]ren laguntzarekin, hori bukatzera joan zen. Hala ere hori ez zen Austriarekin arazoak sortzen zuen egoera bakarra.
 
[[1850ko hamarkada]]ren bukaera aldera, hala ere, iraultza babestu zuten hungariar askok [[Habsburgo]]tarren monarkia onartzeko prest ziren. Euren argudioa, Hungariak independentzia osorako eskubidea bazuen ere, [[1713ko Santzio Pragmatiko]]aren ondotik bai Austriak bai Hungariak defentsa eta kanpo afera bateratuak zituztela zen.
 
Austriak [[Königgrätz]]en jasandako galeraren ostean Hungariarekin harremanak sendotzea garrantzitsua zen, botere handiko estatusa zutela erakusteko. [[Friedrich Ferdinand von Beust]] atzerri ministro berriak gogo handiak zituen Hungariarekin negoziazioak amaitu eta sinatzeko. Monarkiaren aldeko indarrak biltze aldera [[Frantzisko Josef I.a Austriakoa]]k negoziazioak hasi zituen Hungariako nobleziaren laguntza izateko. Hungariako eliteak nahi zuena zen [[Hungariako Errege]] gisa izendatzea enperadorea eta, aldi berean, [[Budapest]]en parlamentu bereiztu bat sortzea, Hungariako lurraldeen barruan erregearen legeak garatu ahal izateko.
 
[[1867]]tik aurrera Austria-Hungariako instituzioetako buruaren laburdurak argi utzi zuen ardura berri hori: K. u. k. ("kaiserlich und königlich", ''enperadora eta erregea''). Horrela armadak ''k.u.k. Armee'' izena zuen eta hiru ministeritzek ere k.u.k. laburdura erabiltzen zuten:
 
* Kanpo Harremanen eta Etxe Inperialaren Ministro Inperial eta Erreala
* Gerrarako Ministro Inperial eta Erreala
* Finantzen Ministro Inperial eta Erreala
 
Azken honen ardura aurreko biek kudeatzen zituzten eremuen finantzak kontrolatzea zen, beste guztirako bi estatu bereizi gisa funtzionatzen baitzuten, baita finantza arloan ere.
 
[[1867]]tik aurrera diru-irteerak %70an Austria eta %30a Hungaria banatu ziren. Tarte hau 10 urtean behin negoziatu behar zen berriro, eta [[1907]]rako Hungariaren zatia %36,4ra igo zen. [[1917]]an egindako negozazioek Monarkia Dualaren bukaera izan ziren.
 
== Erreferentziak ==