Orihuela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
34. lerroa:
}}
 
'''Orihuela''' ([[katalan]]ez ''Oriola'') [[Valentziar Herrialde]]ko udalerria da, [[Baix Segura|Baix Segura/Vega Baja]] eskualdean eta [[Alacanteko probintzia]]n kokatua. Eskualdeko hiri nagusia, gune historikoa eta hiriburua da.
 
[[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera 86.164 biztanle zituen.
 
== BitxikeriakHizkuntzak ==
[[Jakue II.a Aragoikoa]]k bultzatutako ''[[Errekonkista]]tik'' [[XIII. mendea]]ren amaiera arte '''Oriola''' eta eskualde osoko hizkuntza [[katalan]]a izan zen. [[XVIII. mendea|XVIII]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetan]], ordea, eskualdeko leku gehienetan hizkuntza ordezkapena suertatu zen eta [[espainiera]] gailendu zen, edo zehatzago esanda [[Murtziako Eskualdea|Murtzia]] aldean hitz egiten den "[[panocho]]" hizkeraren antzekoa.
Nahiz eta Valentziako Erkidegoan egon, katalan hizkuntza den valentzieraren aldaera ez zen garai historikoetan bertaraino hedatu. Hau da, XX. mendearen bukaerararte (erkidegoa bihurtu arte) ez zen inoiz erabilia izan bertako eskualde osoan.
 
Historialariek bi faktore azpimarratzen dituzte [[katalan]]aren atzerapen hau azaltzeko: alde batetik [[morisko]]en [[1609]]ko kanporaketarekin eta [[XVII. mendea]]n zehar pairatutako izurriteekin gertatu zen populazio hustutzea ; horren ostean birpopulaketa batez ere murtziarrek egin zuten. Bestetik [[1707]]an [[Valentziako Erresuma]]n promulgatutako "[[Nova Plantako Dekretua]]", zeinaren bidez katalana egoera alegalean geratu baitzen.
 
Horren ondorioz, gaur egun tokiko hizkuntza [[espainiera]] da hirian. [[Katalan]]a, ordea, [[Barba-roja]] etxaguneko tokiko hizkuntza da. Beste aldetik, [[toponimia]]n bestelako arrastoak ere topa daitezke: [[Molins (Orihuela)|Molins]] eta [[Escorratell]] ''pedaníak'', [[Cabo Roig]] eta [[la Sénia (Orihuela)|la Zenia]] (''la Sénia'') aldea [[Orihuela Costa]]n...[[Orihuela]]ko ikurra ''Oriol'' deitzen da eta hirian bertan [[Monserrate]] (''Montserrat'') amabirjina eta [[Rabalroche]] (''raval Roig'') auzoa daude.
 
== Orihuelatar ezagunak ==