Audrey Hepburn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
73. lerroa:
== Hollywoodeko izar ==
[[Fitxategi:Audrey Hepburn Hollywood Star.jpg|thumb|250px|left|Izarra Hollywooden]]
[[Fitxategi:Sabrina2.jpg|thumb|300px|right|''[[Sabrina (1954ko filma)|Sabrina]]'']]
 
[[Humphrey Bogart]] eta [[William Holden]]ekin lan egin zuen [[Billy Wilder]]ren ''Sabrina''n. [[Hubert de Givenchy]]rengana bidali zuten pelikularako jantziak erabakitzeko. ''Miss Hepburn'' zetorkiola jakin zuenean, Givenchyk [[Katharine Hepburn]] izango zela pentsatu zuen, ez Audrey. Hasieran uko egin zion, baina erabakia zuzendu zuen eta lagun minak izan ziren bizitza osoan. ''Sabrina''n egindako lanak Oskar Sarirako izendapena ekarri zion, gero [[Grace Kelly]]ren eskuetara joan bazen ere.
 
80 ⟶ 81 lerroa:
50eko hamarkadaren erdialdean, Audrey [[Hollywood]]eko izar zen eta, aldi berean, moda ikonoa. Estilo berezi eta elegante hark mirespen osoa zuen eta maitea bezain imitatua izan zen.
 
[[Hollywood]]eko artista, Audreyren lankide izan ziren [[Humphrey Bogart]] (''[[Sabrina (1954ko filma)|Sabrina]]''), [[Fred Astaire]] (''Una cara con ángel''), [[Maurice Chevalier]] eta [[Gary Cooper]] (''Love in the afternoon''), [[William Holden]] (''Encuentro en París''), [[George Peppard]] (''[[Breakfast at Tiffany's (filma)|Breakfast at Tiffany's]]''), [[Cary Grant]] (''[[Charade (1963ko filma)|Charade]]''), [[Rex Harrison]] (''My Fair Lady''), [[Peter O'Toole]] (''Como robar un millón'') eta [[Sean Connery]] (''Robin and Marian'') eta kide horietako asko lagun min izan zituen.
 
[[1957]]an, ''Una cara con ángel'' egin zuen, [[Fred Astaire]]rekin dantza egingo zuelarik. ''Historia de una monja'' egin zuen gero, bere paper dramatikoenetako batean eta Audreyk [[Oscar Sari]]rako izendapena jaso zuen.