Kike Amonarriz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Enrike Amonarriz Gorria''' "'''Kike'''" ([[Tolosa]], [[Gipuzkoa]], [[1961]]eko [[irailaren 30]]a - ) euskal filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Gainera, [[Tolosa]]ko udaleko [[euskara]]ko teknikaria eta [[SIADECO]] elkarteko soziolinguista izan da.
 
[[Zeruko Argia]], ostera [[Argia]] deituko zen aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste-liburu eta kasetak egin ditu [[Joxerra Galarraga]] eta [[Guillermo Segurola]]rekin. Gainera, [[Argia]]k argitaratutako [[Txorakikeriak]] izenezko liburuak idatzi ditu. Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, berak idatzitako 45 lan baino gehiago azaltzen dira, gehienak hitzaldiak eta artikuluak sozioloinguistikari buruz.<ref>{{eu}} [http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=2157&hizkuntza=eu Kike amonarrizen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu)]</ref> Adibidez: ''XXI. mendeko euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!"'' (2009), ''Gazte hizkerak - hizkera gazteak'' (2008), ''2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak'' (2007)... ''Euskal Herriko hizkuntz normalizazioaren zenbait alderdi'' (1984).
 
Halaber, [[Euskal Telebista]]n lan egiten du eta hainbat programatan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle bezala. Honako hauek dira: [[Hitz eta Pitz]], [[Funtzioa]], [[Hau da A.U.]], [[Beni ta Marini]], [[Balinda]], [[Bai zera]], [[Txiskola]] eta [[Sikofonia]]. Gainera, [[Barrebusa]] telebista-programa zuzendu du.
11. lerroa:
== Kanpo loturak ==
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2118/kike-amonarriz/osoa Elkarrizketa ''Argia''n]
* [http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu40/2012/06/26/irakasle-mitiko-haiek/ Irakasle mitiko haiek] albistea Kikek bidalia UEUren 40. urteko blogera.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
{{wikiesanak}}