Nikolai Andrianov: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 183-K0516-0006-001, Madrid, Nikolai Andrianov.jpg|thumb|alt=Nikolai Andrianov|Nikolai Andrianov, 1971ko Europako Gimnastika Txapelketan, Madrilen]]
 
'''Nikolai YefimovichJefimovitx Andrianov''' ([[errusiera]]z: Никола́й Ефи́мович Андриа́нов; [[Vladimir]], Errusia, 1952 - ''[[ibidem]]'', 2011) errusiar jatorriko [[gimnasta]] [[sobietar]]ra izan zen. Sobietar Eskolaren gimnasta onenetakoa izan zen. Olinpiar karrera Munichen hasi zuen [[1972ko Udako Olinpiar Jokoak|1972an]], eta [[1980ko Udako Olinpiar Jokoak|1980an]] amaitu zuen Moskun. Bitarte horretan, urrezko zazpi domina irabazi zituen, zilarrezko bost eta hiru brontzezko: bera izan da Olinpiar Jokoen historian domina gehien irabazi dituen gimnasta. 1970ean, hamasei urte zituela, Sobietar Batasuneko talde nazionalean hartu zuten ordezko gisa. 1972an irabazi zuen Munichen lehen urrezko domina lurreko ariketetan, brontzezkoa zaldi-jauzian, eta zilarrezkoa taldeen arteko lehiaketan. [[1976ko Udako Olinpiar Jokoak|Montrealen]], urrezko lau domina eskuratu zituen (lurrean, zaldi-jauzian, eraztunetan eta sailkapen orokorrean), bi zilarrezko (barra paraleloetan eta taldeka) eta brontzezko bat (zaldi eraztundunean). Proba orokorrean, aurrea hartu zion aurreko bi aldietan garaile izan zen [[Sawao Kato]] japoniarrari. Munduko Koparen 1975eko eta 1977ko saioetan eta 1978ko Munduko Txapelketan, lehen titulua irabazi zuen. 1980an, Olinpiar Jokoak Moskun egin zirenean, urrezko domina irabazi zuen zaldian eta taldeko proba konbinatuan, zilarrezkoa sailkapen orokorrean eta lurreko ariketetan, eta brontzezkoa barra finkoan. Berrogeita hamalau sari eskuratu zituen, guztira, karrera osoan. 1994tik 2002ra, Japongo Gimnastika Talde Nazionalaren entrenatzaile izan zen, eta Errusiara bueltatu zen gero.
 
== Erreferentziak ==