Donibane jaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Donibane jaia'''<ref>Euskaltzaindia, 66. araua («Santutegiko izen ohikoenak»): «Toponimian eta jaieguna izendatzeko, Donibane izena hobesten da: ''Donibane Garazi, Pasai Donibane, Donibane sua, Donibane jaia,'' tokian tokiko erabilerak baztertu gabe».</ref> —edo, zenbait tokitako euskaran, '''San Joan festa''' edo '''sanjoanak'''— antzinako jatorria duen [[jai]] garrantzitsua da, [[ipar hemisferio]]an [[udako solstizio]]aren hasiera dela-eta [[ekainaren 24]]an ospatzen dena, bereziki [[Europa]]n. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, [[ekainaren 21]]a edo [[ekainaren 22|22a]] izaten da. Jatorri [[pagano]]a duen antzina-antzinako tradizioa da, birsorkuntza-errituak biltzen dituena; [[Erdi Aroa]]z geroztik, [[San Joan Bataiatzailea]] [[kristau]] santuaren izena darama.
 
Donibane jaiko ekitaldi ezagunena '''Donibane sua''' da, hainbat aldaerekin, Donibane eguneko bezperako gauean piztu ohi dena, baina bestelako erritu eta ohiturak ere biltzen ditu. [[Euskal Herria]]n, esaterako, egun horretan iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, haietako ura edatea nahiz Donibane eguneko goizeko ihintza zapaltzea osasungarria dela sinetsi izan da.<ref>Antxon Aguirre Sorondo: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee150137 «San Joan gaua»,] Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref> Ohikoa da, halaber, etxeko atarian [[lizar]]raren, nahiz[[erramu]]aren eta [[elorri zuri]]aren adarrak jartzea, [[tximista]]tik babesteko.
 
== Donibane izenaren jatorria ==