Pomeraniako badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{Aintzira infotaula | izena = Pomeraniako badia | argazkia = Swinoujscie 30.jpg | oina = Świna ibaiaren ahoa, Świnoujście, Polonia | mapa = Wolin-Topomap.png | kokape...
(Ez dago alderik)

23:39, 1 abuztua 2012ko berrikusketa

Pomeraniako badia (polonieraz: Zatoka Pomorska, alemanez: Pommersche Bucht, kaxubieraz: Pòmòrskô Hôwinga) Baltikoaren hego-mendebaldean, Alemania eta Polonia artean, kokatutako badia da.

Pomeraniako badia
Motasenadi eta badia
Sakonera20 m
Geografia
Map
Koordenatuak54°04′01″N 14°04′59″E / 54.067°N 14.083°E / 54.067; 14.083
Honen parte daItsaso Baltikoa

Hegoaldean Usedom eta Wolin uharteek Szczecin itsas aintziratik eta Oder ibaiaren ahotik bereizten dute. Oderren hiru adarrek, Dziwna, Świna eta Peene, itsas aintzira eta badia lotzen dituzte. Mendebaldeko muga Alemaniako Rügen uharteko Arkona lurmuturra da, eta ekialdekoa Gaskiko itsasargia (Kołobrzegetik ekialdera, Polonia).

Gehienezko sakonera 20 metrokoa da eta gatz maila ‰8. Itsasontzi trafiko handiko lekua denez gero, Szczecingo kaia, Oder ibaia, Szczecin itsas aintzira eta Świnan zehar, itsasoarekin lotzen duen ubide nabigagarri artifizial bat dago.

Erreferentziak

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page