ELISA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ca, cs, de, es, fa, fi, fr, he, id, it, ja, ko, lt, nl, pl, pt, ru, simple, sl, sr, sv, tr, uk, ur, vi, zh
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
22. lerroa:
 
Metodo honetan bilaturiko antigenoa bi antigorputz-geruzen artean kokatzen da. Hori dela eta, metodoari "ELISA-sandwich"a deitzen zaio ere (''ikus irudi animatua'').
 
 
== ELISA ez-zuzena ==
 
Teknika honekin antigeno baten aurkako antigorputzak antzematen dira giza odolean edo gaixo baten beste lagin klinikoan; antigorputzak badaude, antigenoa (birus edo bakterioa) gaixoaren organismoan sartu delaren seinalea da. Hots, antigorputzen bidez [[infekzio]]aren arrastoa antzeman daiteke organismo batean.
 
ELISA ez-zuzena erabiltzen da, esaterako, [[HIES|giza immunoeskariaren]] birusaren aurkako antigorputzak hautemateko ([[GIB]]aren aurkakoak).
 
Metodo honetan antigorputz baten aurkako antigorputzak erabiltzen dira (giza G immunoglobulinaren aurkako antigorputzak), entzima lotua dutenak. Bitxia iruditu arren, antigorputz baten aurkako antigorputzak egon badaude: kontuan hartu behar da antigorputzak [[proteina]]k direla, eta haien aurkako antigorputzen sorrera eragin dezaketela.
 
ELISA ez-zuzenean mikrotitulazio plaketan jartzen direnak ez dira antigorputzak (ELISA zuzenean bezala), antigeno ezagunak baizik (esaterako, GIBaren antigenoak). Gaixoaren laginean antigorputzak badaude, antigeno-antigorputz konplexuak eratuko dira. Bigarren antigorputza (entzima duena) gehitzerakoan, lotura gertatu izanak esan nahi du gaixoaren plasmatik hartutako antigorputzek GIBaren antigenoak ezagutzen dituztela, gaixoak GIBaren aurkako antigorputzak dituela eta -beraz- gaixoak kontaktua izan duela GIBarekin.
 
Lehen bezala froga positiboa kolore-aldaketa baten bidez antzematen da, entzima bere sustratuarekin erreakzionatzerakoan gertatzen dena. Antigeno-antigorputz konplexuak eratzen ez badira, ez dago antigorputzari loturiko entzimarik (tanpoiaz garbitzerakoan desagertzen baitira) eta entzima-sustratua elkarrekintza ez da gauzatzen.
 
GIBaren infekzioa ELISAren bitartez diagnostikatzeko metodo honek emaitza negatibo faltsuak eman ditzake (infekzioa oso berria bada, esaterako: organismoak asteak behar baititu GIBaren aurkako antigorputzak sortzeko) eta baita positibo faltsuak ere. Hori dela eta, diagnostikoa ere beste metodo batzuen bidez egiaztatu behar da beti.