Gore Vidal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
36. lerroa:
 
 
'''Eugene Luther Gore Vidal''' ([[West Point]], [[New York]], [[1925]]eko [[urriaren 3]]a, [[Los Angeles]], [[California]], [[2012]]ko [[abuztuaren 1]]a) idazle [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]] izan zen. Eleberriak, antzerki lanak, zinemarako gidoiak eta saiakerak sortu zituen. 1948an argitara eman zuen ''The City and the Pillar'' eleberria XX. mendeko nobelagintzan mugarrietako bat izan da. Ameriketako Estatu Batuetako gobernuaren politikarekiko jarrera kritikoa agertu ohi zuen inongo konplexu barik.
 
1993an Estatu Batuetako Liburu-Sari Nazionala eskuratu zuen, "United States Essays, 1952-1992" saiakera liburuengatik.
 
[[West Point]] militar ikastegian jaio zen, non aita hegazkin-irakaslea baitzen. Gaztetxo zenetik literaturak eta politikak erakarri zuten, amaren aldeko aitona [[Thomas P. Gore]]k eraginik, [[Oklahoma]]ko senatari izan baitzen, eta harekin bizi izan baitzen 10 urte zituela gurasoek dibortzio egin zutenez geroztik.
 
[[Exeter]], [[New Hampshire]]ko Phillips ikastegian burutu zituen ikasketak, 1943an graduatu baitzen, eta hamazazpi urte zituela [[armada]]n sartu zen, non zerbitzu eman baitzuen [[II. Munduko Gerra]]n.
 
19 urterekin, [[Ozeano Barea]]n zela, "Williwaw" idatzi zuen, haren lehenengo eleberria, 1946koa, eta bi urte geroago kritikarien txaloa jaso zuen "The city and the Pillar" lanarengatik, protagonista homosexuala izaki, urte inguru haietan zeresan handia emandako lana.
 
1952an "The Judgment of Paris" elaberria idatzi zuen, eta ondoren urte sail bat idazteari utzita eman zuen, bitartean [[Hollywood]]eko estudioentzat lan egiteari ekin baitzion.