Arkupea (Gasteiz): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Los arquillos vitoria.JPG|thumb|350px|Gasteizko Arkupeko ibilbidea, San Frantzisko aldaparen gainean.]]
 
'''Arkupea'''<ref>Euskaltzaindiaren oniritzia duen [http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=eu&aplicacion=j16-02&tabla=inicio Gasteizko kale izendegian], ''Arkupeko ibilbidea'' deritzo eraikin horretako kaleari, eta hortik ''Arkupea'' izena ateratzen da. Argitalpen ugaritan aipatzen da izen horrekin, nahiz eta beste askotan ''Arkupeak'' izenarekin agertu, gaztelaniazko izenak (''Los Arquillos'') duen pluralaren eraginez beharbada.</ref> [[Gasteiz]]ko [[Gasteizko Alde Zaharra|Alde Zaharra]] eta [[Gasteizko Zabalgunea|Zabalgunea]] lotzen dituen eraikin bat da, XVII. mendean [[Justo Antonio Olagibel]] eta [[NicolásEustaquio Díez de Güemes]] arkitektoek diseinatua eta balio arkitektoniko handia duena. Eraikin horrek, hegoaldean, '''Arkupeko ibilbidea''' du, eta [[arkupe]] horretatik datorkio izena.
 
[[Gasteiz]]ko Alde Zaharra mendixka baten gainean dagoenez, Zabalgunea diseinatzerakoan arazo bat izan zen leku horretan zegoen malda handia nola gainditu; horrela, aipatutako arkitektoek lau mailatan banatutako irtenbide arkitektoniko bat asmatu zuten: lehenengoa, [[Landatxo]] eta [[San Bizente eliza]]ren mailakoa da; bigarrena [[Aihotz plaza]]koa; hirugarrena Arkupea deitzen den etxebizitzen azpiko ibilbidea eta [[San Migel eliza]]ren pareko balkoia, eskailera batzuen bitartez [[Andre Maria Zuriaren plaza]]ra ematen duena; eta azkena [[Mateo Benigno Moraza]] kalekoa. San Frantzisko kalean, aldiz, Arkupearen mutur batetik jaisten den aldaparen bitartez erdi aroko kaleak Olagibelek berak diseinatutako Plaza Berrira irits daiteke.