Pedro Manuel Ugartemendia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
2. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Madril]]en egin zituen arkitektura-ikasketak. [[Espainiako Independentziako Gerra]] baino lehen, [[Aiete]]ko eta [[Ibaeta]]ko elizak egin zituen, eta 1803. urtean Gipuzkoako errepideetako zuzendari izendatu zuten. [[1808]]an [[Erdoizta]]ko [[San Isidro baseliza (Errezil)|San Isidro baseliza]] egin zuen.
 
Dena dela, Ugartemendiaren lan handiena [[Wellingtongo dukea|Wellingtonen]] gudarosteek 1813an suntsiturik utzi zuten [[Donostia]] berriro eraikitzea izan zen. Eztabaida sutsuak piztu ziren, ordea, bizilagunen artean, batzuk jatorrizko egitura gordetzearen aldeko agertu baitziren, eta besteak hiria erabat berriztatzearen aldekoak baitziren. Ugartemendiaren jatorrizko proiektuan hainbat aldaketa egin ondoren, 1816. urtean onartu zuen Udalak, eta egun ezagutzen den Donostiaren egitura gauzatzen hasi zen. Konstituzio plaza egin zen Ugartemendiaren diseinuari jarraituz (1817), eta Ugartemendiak berak zuzendu zituen udaletxearen eraikitze-lanak. Berak eraikia zen, halaber, Enbeltran kaleko Alhondiga eraikuntza, gaur egun desagertua. San Martin hilerria, Santa Katalina zubia, Santa Klara uharteko lazaretoa, erietxe militarra eta Irun-Andoain errepidea proiektatu zituen, besteak beste, azkena [[Mariano Jose Laskurain]] arkitektoarekin batera.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}