Jaiak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
155. lerroa:
== Sozializazioa jaietan: lagunarteak eta familia ==
 
Euskal Herrian garrantzi berezia hartzen dute, koadrila, konpartsa, ''peña'' edoeta bestelakobeste lagunarteek. Jaietan lagunarte horiek protagonismo berezia hartzen dute, jaien izaera bateratzailea agerian utziz horrela. Lagunarte horiek herri txikietan sortu eta jatorriko esanahi eta baliagarritasuna badute ere, elkartasun sare moduan, hirietan ere iraun dute eta jaietan nabarmentzen dira bereziki, hirien berezko joera banakoa nabarmendu eta isolatzekoa bada ere. Horren adibide argia, [[Andra Mari Zuriaren jaiak]] dira, non 200.000 biztanletik gora dituen [[Gasteiz]] hirian, ''blusa eta neska'' koadrilen protagonismoa daden nagusi, hain zuzen nekazariz jantzita.
 
Jaietan Euskal Herriko gizartea egituratzen duen beste taldea protagonista da: [[familia]]. Ohikoa da herriko jaietan familia osoa biltzea, zentzu zabalean nahiz hertsian, bereziki herriko jaietako egun nagusian egiten den [[bazkari]]aren inguruan.
 
== Erreferentziak ==