Iruñeko Sanferminak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
62. lerroa:
==== Uztailaren 15eko entzierroa ====
 
Festak ofizialki uztailaren 14an bukatzen dira, baina 15ean ere bada festa, eta bada festa ahal den guztia, entzierro eta guzti, luza dadin ahal duen guztia egiten duena. Uztailaren 15eko entzierroak ''Billabesaren Entzierro'' gogoangarrian du jatorria, 1985ean egiten hasi zena. Iruñean hiri-autobusei deitzen zaie [[billabesa]] (''Villavesa''), eta uztailaren 15ean, horrezkero festa ofiziala akiturik zegoela, Santo Domingo aldapan gora zihoan autobusak ohiko zezen saldoa ordezkatzen zueneko lasterraldia zen billabesaren entzierroa.
 
Entzierro hau bestearen pareko zeremoniarekin egiten zen. Santuari abesten zitzaion (botila batez ordezkatuta), piztia zirikatzea debekaturik zegoen, e.a. Ezarririko ordenari egiten zitzaion txantxa zen. Eta ezarririko ordenari, jakina, ez zitzaion halakorik gustatzen eta, beraz, bere eskuan zegoen guztia egin zuen "billabesaren entzierroa" pikutara joan zedin. Denbora dezente joana da zortzietako billabesa kendu zutenetik, baina berdin zion; azokara igotzen zen banaketarako furgoneta bat erabili ohi zen, edota Santo Domingon gora egiten zuen edozein ibilgailu.
 
2012an bizikleta baten aurrean egin zen delako entzierroa, polizien presentziarekin. IstilurenHauek eragozteari ekin, batistiluak gertatu eta are lau lagun atxilotu zituen poliziak, ibilgailuen trafikoa oztopatzen ari omen zirela-eta.
 
==== Nabarreriako iturria ====