Toledo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
43. lerroa:
 
[[1085]]eko [[maiatzaren 25]]ean, [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]]k hiria berreskuratu zuen eta [[Gaztelako Erresuma]]ra lotu. XII. mendean, [[itzulpengintza]]gune entzutetsu bihurtu zen, jakintsu [[kristau]], [[Judaismo|judu]] eta [[Islam|musulman]]en arteko topaleku.
[[File:El Greco View of Toledo.jpg|thumb|left|Toledoren ikuspegia, [[Greco]], 1596 inguru.]]
 
XII eta XVI. mendeen artean, Toledo Gaztelako hiriburuetako bat bihurtu zen, aberatsa eta boteretsua. [[Joana Eroa]], [[Errege-erregina Katoliko]]en alaba, bertan jaio zen [[1479]]ko [[azaroaren 6]]an. Bere senar [[Filipe I.a Gaztelakoa|Filipe I.a]]rekin batera Koroaren oinordeko ere izendatu zituzten bertan. [[Gaztelako Komunitateen Gerra]]n, matxinatu zen lehen hirietako bat izan zen Toledo, [[Juan de Padilla]] eta Pedro Laso de la Vegak gidaturik. Komuneroak [[Villalarreko gudua]]n garaitu ondoren, [[María Pacheco]], Juan de Padillaren alarguna, nolabaiteko erresistentziaren buru izan zen [[1522]]an armak utzi arte. Garai hartan [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]]k Toledon ezarri zuen Gortearen egoitza. [[1563]]an, [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]]en erregealdian, hiriak hiriburutza galdu zuen [[Madril]]en mesedetan.