Britaniako erromatar konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
56. lerroa:
 
Tamesis ibaiko porrotaren ondoren [[Togodumno]] britoi buruzagia hil zenean, Plauziok erasoaldia gelditu eta [[Klaudio]] enperadoreari azken erasorako berarekin elkartzeko mezua igorri zion. [[Dion Kasio]]k idatzitakoaren arabera, Togodummo buruzagiaren heriotza mendaketzeko irrikiz zeuden britoien berpizkundea garaitzeko Paluzio jeneralak Klaudioren babesa behar omen izan zuen. Halere, Klaudio enperadorea izatez ez zen militarra. [[Klaudioren Arkua]]n Klaudiok britoi erresistentziako hamaika buruzagien errendizioa inolako galera bat bera ere izan gabe jaso zuela irakur liteke.<ref>[[Wikisource:Arch of Claudius|Klaudioren Arkua]]</ref> [[Suetonio]]k dioenez, Klaudiok britoien errendizioa gudu bat beran ere egon gabe jaso omen zuen.<ref>[[Suetonio]] ''Hamabi Zasarren bizitza, Klaudioren Bizitza'' [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Suetonius/12Caesars/Claudius*.html#17 17]</ref> Plauzio jeneralaren trebezia militarraren ondorioz catuvellaunoak ia garaituak izatea litekeena da, honek Klaudiori [[Camulodunum]] hirirako azken martxa garaile gisa burutzeko aukera eman ziolarik. Dion Kasioen hitzetan, Klaudio enperadorak abagune hartarako Erromatar Inperioko urrutiko lurraldeetatik [[Elefante|Gerra elefanteak]] ekarriarazi omen zituen, (nahiz eta [[Erresuma Batua]]n haien aztarnarik topatu ez den izan), bai eta bertako matxinatuen beste matxinada bat ekidin zuen armamentu astuna ere. Britaniako hego-ekialdeko hamaika buruzagi enperadorearen aurrean errenditu ziren, eta Klaudio enperadorea [[Kamuloduno]] britoi buruzagiarekin batera [[Erroma]]ra garaipena ospatzera itzuli zen. Bestalde, [[Karatako]]k ihes egin eta urruneko mendebaldeko lurraldeetatik erromatar inbaditzaileei erresistentzia egiten jarraitu zuen. Klaudioren garaipenaren omenez, [[Klaudio Tiberio Germaniko]], enperadorearen semea, ''Britanico'' ("Britaniar") ohorezko tituluaz saritua izan zen.
 
== 44-60 urteak ==
[[44]]. urtean [[Tito Flavio Vespasiano]] jeneralak gudaroste txiki baten buru gisa mendebaldeko tribuen aurka jo eta bidean zehar hainbat ''[[oppidum]]'' bereganatu zituen. Vespasianoren ibilbidea gutxienez [[Exeter]]rera ailegatu zen, eta ziurrenik [[Bodmin]] eskualdera ere bai.<ref>[[Suetonio]], ''Hamabi Zesarren Bizitza, Vespasianoren Bizitza'' [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Suetonius/12Caesars/Vespasian*.html#4 4]</ref> ''[[IX Hispaniar Legioa]]'' Britaniako iparraldera bidalia izan zen, hacia [[Lincoln (Ingalaterra)|Lincoln]] ingurura, eta lau urteko inbasioaren istean, ziurrenik [[Humber]] ingurutik [[Severn ibaia|Severn ibairako]] eremua erromatar kontrolpean gelditu zen. ''[[Fosse Way]]'' giza ezaguna [[erromatar galtzada]]ren egoera ibilbide honen lehenbiziko okupazioaren muga gisako papera izanaren inguruko historialarien ezatabidagaia izan da. Erromatar eta britoien arteko muga finkoa ez izatea eta garai honetan aldakorragoa izatea litekeena da.
 
[[Fitxategi:boudiccastatue.jpg|thumb|300px|[[Boudika]]ren estatua [[Westminster zubia]]n.]]
 
== Erreferentziak ==