Britaniako erromatar konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
49. lerroa:
== Itsasoratzea eta lehorreratzea ==
Plauzioren inbasio-indar nagusiena hiru dibisiotan banatua [[itsaso]]ratu zen. Orokorrean, [[Mantxako kanala]] zeharkatzeko gudaroste haren abiapuntua garai hartako [[Galia]]ko eta gaur egungo [[Frantzia]]ko [[Boulogne-sur-Mer|Boulogne]] udalerria izan zela uste da, aldiz helmuga edo lehorreratze puntua [[Kent]] konderriaren ekialdeko kostaldeko [[Rutupiae]] ([[Richborough]]) kokalekua. Halere, bi kokaleku hauek zinezkoa izan zirenik ez da frogatu ahal izan. Dion Casiok ez du abiapuntuko porturik aipatzen, eta nahiz eta Suetoniok bigarren indarra Klaudioren agindupean Boulognetik abiatu zela aipatu izan,<ref>[[Suetonio]], ''Hamabi Zesarren bizitza, Klaudioren bizitza'' [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Suetonius/12Caesars/Claudius*.html#17 17]</ref> horrek ez du esan nahi gudaroste osoa handik itsasoratu zenik. Bestalde, Richborough udalerriak portu natural handi bat badu, hau lehorreratzeko kokalku egokia izateaz gain, bertan garai egoki batean okupazio militar bat egon zenaren zantzuak dituen aztarna arkeologikoak bat ere baditu. Halere, Dion Kasiok erromatar gudarostea ekialdetik mendebalderako norabidean itsasoratu zela argudiatu zuen, eta Boulognetik Richborougherako desplazamendua hegoaldetik iparraldeko norabidea jarraitzea suposatuko luke. Zenbait historialariek<ref>Adibidez, John Manley, ''AD43: a Reassessment''.</ref> inbasio-indarra Boulognetik [[Solent]] kokalekurako ibilbidea burutu zuela arrazoitzen dute, Noviomagus ([[Chichester]]) edo [[Southampton]] kokalekuan lehorreratuz, ofizialki Verikaren agindupean zegoen lurraldea. Azalpen alternatibo batek proposatutakoaren arabera itsas bidaia [[Rhin]] ibaitik Richboroughera izan omen zen, honek ekialdetik mendebaldeko ibilbidea suposatuko lukeelarik.<ref>[[Estrabón]] (''Geografia[http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Strabo/4E*.html#5.2 4:5.2]) [[I. mendea]]n Rhin ibaia Britaniara itsasoz joateko ohiko abiapuntua izan zen.</ref>
 
== Garaipena eta hegoaldearen konkista ==
Britoien lehen erresistentziaren buruzagiak [[Togodumno]], [[Karatako]] eta [[Kunobelino]] izan ziren, azken hau [[catuvellaunos]] tribuko erregearen semea. Britoi gudaroste handi bat erromatar gudarostearekin [[Medway ibaia]] ertzean dagoen gaur egungo [[Rochester]] hirian borrokatu zen. [[Medway ibaiako gudua]] bi egunez luzatu zen. Gudu honetan zehar britoiek [[Hosidio Geta]] erromatar jenerala atzeman zuten, baina behin erromatarrek hura askatzea lortu eta jeneral hau gudua desorekatu eta erromatar gudarosteak garaipena lor zezan erabakigarria suertatu zen, [[Erroma]]ra itzultzean ''[[Erromatar garaipena|garaipen]]'' batez saritua izan zelarik.
 
Medwayko guduan porrota jasan ondoren britoiak [[Tamesis]] ibaira atzeratu ziren, atzetik erromatarrak zituztela eta gaur egungo [[Essex]] konderriko lurraldean barna atzeraka zihoaztela erromatarrek britoi ugari hil zituzten. Ibaiak zeharkatu eta britoien atzetik joateko erromatarrek zubi finkoa edota aldi batetarako zubia eraiki ote zuten ezezaguna da, baina erromatarren agindupeko [[batavi]]ar dibisio batek ibaia zeharkatu eta indar independiente bat eratu zuela ziurtasunez badakigu, hortaz, zubi baten eraikuntza litekeena da.
 
Tamesis ibaiko porrotaren ondoren [[Togodumno]] britoi buruzagia hil zenean, Plauziok erasoaldia gelditu eta [[Klaudio]] enperadoreari azken erasorako berarekin elkartzeko mezua igorri zion. [[Dion Kasio]]k idatzitakoaren arabera, Togodummo buruzagiaren heriotza mendaketzeko irrikiz zeuden britoien berpizkundea garaitzeko Paluzio jeneralak Klaudioren babesa behar omen izan zuen. Halere, Klaudio enperadorea izatez ez zen militarra. [[Klaudioren Arkua]]n Klaudiok britoi erresistentziako hamaika buruzagien errendizioa inolako galera bat bera ere izan gabe jaso zuela irakur liteke.<ref>[[Wikisource:Arch of Claudius|Arco de Claudio]]</ref> [[Suetonio]]k dioenez, Klaudiok britoien errendizioa gudu bat beran ere egon gabe jaso omen zuen.<ref>[[Suetonio]] ''Hamabi Zasarren bizitza, Klaudioren Bizitza'' [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Suetonius/12Caesars/Claudius*.html#17 17]</ref> Plauzio jeneralaren trebezia militarraren ondorioz catuvellaunoak ia garaituak izatea litekeena da, honek Klaudiori [[Camulodunum]] hirirako azken martxa garaile gisa burutzeko aukera eman ziolarik. Dion Kasioen hitzetan, Klaudio enperadorak abagune hartarako Erromatar Inperioko urrutiko lurraldeetatik [[Elefante|Gerra elefanteak]] ekarriarazi omen zituen, (nahiz eta [[Erresuma Batua]]n haien aztarnarik topatu ez den izan), bai eta bertako matxinatuen beste matxinada bat ekidin zuen armamentu astuna ere. Britaniako hego-ekialdeko hamaika buruzagi enperadorearen aurrean errenditu ziren, eta Klaudio enperadorea [[Kamuloduno]] britoi buruzagiarekin batera [[Erroma]]ra garaipena ospatzera itzuli zen. Bestalde, [[Karatako]]k ihes egin eta urruneko mendebaldeko lurraldeetatik erromatar inbaditzaileei erresistentzia egiten jarraitu zuen. Klaudioren garaipenaren omenez, [[Klaudio Tiberio Germaniko]], enperadorearen semea, ''Britanico'' ("Britaniar") ohorezko tituluaz saritua izan zen.
 
== Erreferentziak ==