Oligozeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{fanerozoiko}}
'''Oligozeno'''a, ([[greziera]]z: ὀλίγος ''oligos'', 'gutxi' eta καινός ''kainos'', 'berri',) [[Paleogeno]]aren hirugarren zatia izan zen. Orain dela 33,9 ± 0,1 [[Ma]] hasi eta orain dela 23,03 ± 0,1 Ma bukatu zen.<ref>Rohde Robert A. 2005 url http://web.archive.org/web/20071205102552/http://www.stratigraphy.org/geowhen/stages/Rupelian.html Rupelian ICS Stage
[http://www.stratigraphy.org GeoWhen Database]
publisher International Commission on Stratigraphy accessdate 13-09-2008
Rohde Robert A. 2005 http://web.archive.org/web/20071205102227/http://www.stratigraphy.org/geowhen/stages/Chattian.html
Chattian ICS Stage [http://www.stratigraphy.org GeoWhen Database] publisher International Commission on Stratigraphy accessdate 13-09-2008
</ref> Aurreko aldia [[Eozeno]]a izan zen eta hurrengoa [[Miozeno]]a ([[Neogeno]]an).
 
[[Ugaztun]]ak eta [[hegazti]]ak asko ugaldu ziren aldi hartan. [[Ipar Amerika]]n itsasoa kontinentetik atzeratu zen eta [[Mendi Harritsuak]] (Rocky Mountains) eta [[Coloradoko goi-ordokia]] eratu ziren. [[Europa]]n, berriz, itsasoa [[Parisko arroa]]n barneratu eta [[Alemania]]ko hego-ekialderaino iritsi zen. [[Frantzia]]ko alde bat ekialderantz biratu zen, itsas hondoko jalkinak lurrera bultzatuz, eta haren ondorioz [[Apeninoak]] hazi ziren. [[Iberiar Penintsula]]n, [[Pirinio]] mendiak eratzen hasi ziren. Hala, iparraldean, [[Akitania]]ko arroarantz atzeratu zen itsasoa. [[Mediterraneo]] aldean, berriz, [[Katalunia Kostaldeko Mendilerroak]] eratu ziren eta [[Ebro]]ren arroa itsasotik bereizirik geratu zen. Hala, ura lehortu zenean, gatzezko jalkinak pilatu ziren [[Súria]], [[Cardona]] eta Iruñeko arroan. Euskal Herriko hegoaldean, [[Kantauriar mendikatea]]n batez ere, ugari dira aldi hartan eratutako lurrak.