Zwingli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: fa:اولریش تسوینگلی
No edit summary
2. lerroa:
'''Ulrich Zwingli''' ([[1484]]ko [[urtarrilaren 1]]a – [[1531]]ko [[urriaren 11]]) [[Suitza]]ko [[Erreforma Protestantea]]ren buru bat izan zen.
 
[[Viena]]ko eta [[Basilea]]ko unibertsitateetara joan zen. Glarusen ta Einsiedelnen apaiza zela jarraitu zuen ikasten, eta [[ErasmusErasmo]]enren eragina jaso zuen.
 
Predikari abertzalea izan zen gudulekuz guduleku (1513-1515). Garai hartan Frantziak suitzar soldadu mertzenariak hartzen zituen gerrarako, eta Zwinglik haien kontrako kanpaina antolatu zuen. 1516an, [[Einsiedeln]]go Ama Birjinaren santutegian kapelau izendatu zuten eta sineskerien aurka aritzeagatik nabarmendu zen. Gero Zurichen predikaria izan zen, eta bere predikuetan Itun Berriari buruzko Erasmoren ideiak zabaldu zituen, erdeinuz mintzatuz Aita Santuari buruz; gero, Zuricheko kanonigo izendatu eta Eliza katolikoaren hainbat arauren kontra hitz egiten hasi zen (baraua, esaterako). [[1519]]an, Zwingli [[Zürich]]en hasi zen apaiz, eta [[Eliza Katoliko]]a errefomatzeko dotrina zabaltzeari ekin zion. Haren idazkietan, elizaren hierarkiaren ustelkeriaren kontra jo zuen, apaizen ezkontzak bultzatu zituen eta gurtzeko tokietan irudiak erabiltzea kritikatu zuen. [[1525]]ean [[liturgia]] berria ezarri zuen [[meza]] arrunta ordezkatzeko. Erreformaren alderdi erradikalaren aurka, [[anabaptismo|anabaptisten]] aurka alegia, ere egin zuen Zwinglik, eta horren ondorioz haren jazarpena hasi zen. Bien bitartean, Zwingli eta [[Martin Luther]] [[Marburg]]en elkartu ziren, eta dotrinaren puntu frankotan ados egon arren, ez ziren bat etorri eukaristian [[Jesukristo]] dagoen ala ez esaterakoan.