Walter Scott: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
36. lerroa:
== Eragina ==
Bitxia badirudi ere, [[Ingalaterra]]n baino areago [[Europa]]ko kontinentean izan zuen eraginik handiena Scotten lanak; [[1820]] arte, Ivanhoe arte alegia, itxoin behar izan zen haren lanak kontinentera hel zitezen, haina urte horretatik aurrera segituan zabaldu zen Scotten izena Europa osora. Imitatzaile asko sortu zitzaizkion; [[Espainia]]n, adibide baterako, Scotten zenbait nobela bildu zuen [[Mariano Jose de Larra]]k bere ''[[El Doncel de don Enrique el Doliente]]'' lanean ([[1834]], "Don Enrique minduaren mutila") ; baina era berean, oso obra aberatsak ere ekarri zituen Scotten erakutsiak, adibidez [[Alessandro Manzoni]]en ''[[I Promessi Sposi]]'' ("Ezkongaiak"), lehen idazketa [[1821]]-[[1823]]koa duena. Manzonik, Scottenganako zorra ukatu ezik, behin baino gehiagotan aipatu zuen. Hain zuzen ere, Scottek berak [[1831]]n [[Milan]]en egin zioten elkarrizketa batean adierazi zuen ezen, baldin eta Manzoniren obra bere eraginari zor bazitzaion, huraxe zuela herak -Scottek- obrarik onena. [[Alemania]]n, higikunde erromantikoaren indarragatik -iragan idealizatu batera itzultzea aldarrikatzen zuen-, Scotten aurrekoa izan haitzen higikunde hori, ezzuen hainbesteko arrakastarik izan, haina [[Errusia]]n, aitzitik, idazle handiak, [[Nikolai Gogol]] bere ''[[Taras-Boulha]'' idazlanarekin ([[1834]]) eta [[Aleksandr Puxkin]] ''[[Kapitanskaja Dock]]'' eleberriarekin ([[1836]], "Kapitainiaren alaba"), bete-betean kokatzen dira Scottek zabaldu zuen bidean. [[Frantzia]]n, [[1820]]-[[1870]] urte bitartean, ez zen ia idazlerik izan zenbait eleberri historiko idatzi ez zuenik.
 
Scotten eragina, hasteko, historiaren berreraikuntza formal baten zentzu estuan gorpuzten da: xehetasun pintoreskoa zaintzen da, eta orobat zaintzen dira bizimoduaren baldintzak, zenbaitetan orainari uko eginez eta iraganaren gorespen nostalgiko baten zerbitzuan, [[Alfred de Vigny]] frantsesaren ''[[Cinq-Mars]]'' idazlana bezala ([[1826]], "Martxoak 5"). Baina beste idazle batzuk, zein bere modura, saiatu ziren Scotten irakaspenak aplikatzen, eta iragana esplikatuz, ulertzen, herriz biziarazteko, hala ''[[Merimee La Chronique du regne de Charles IX]]'' lanean ([[1829]], "Karlos IX.aren erreinaldiaren kronika") eta [[Victor Hugo]]ren ''[[Parisko Notre-Dame]]'' eleberriann ([[1831]]). Urrunago joan zen [[Balzac]]: ''[[Les Chouans]]'' liburuan ([[1829]]) Scotten irakaspenei jarraitu ondoren, Scotten metodoaren aplikazioa zabaldu zuen [[XIX. emndea|XIX. mendeko]] gizartearen deskribapena egiteko erabiliz, eta halaxe idatzi zuen ''[[La Comedie humaine]]'' ("Giza komedia"). Eleberri historikoaren moda -"Scotten modura idaztea" esaten zitzaion-, [[1870]]. urte inguruan galdu zen, baina moda horri esker historiaren eta eleberriaren arteko harremanen definizio berri bat sortu zen, eta definizio horrek zabaldu zion bidea eleberrigintzan errealismoari.