Walter Scott: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
| ezizena =
| jaiotza data = [[1771]]ko [[abuztuaren 15]]a
| jaiotza hiria = {{SCO}} [[EdinburgoEdinburgh]]
| jaiotza herrialdea = {{SCO|1}}[[Eskozia]]
| heriotza data = [[1832]]ko [[uztailaren 21]]a</br>(61 urte)
| heriotza hiria = {{SCO}} [[Melrose (Eskozia)|Melrose]]
| heriotza herrialdea = {{SCO|1}}[[Eskozia]]
| sinadura = Sir Walter Scott Signature.jpg
}}
 
'''Sir Walter Scott''' ([[Edinburgo]], [[1771]]ko [[abuztuaren 15]]a – [[Melrose (Eskozia)|Melrose]], [[1832]]ko [[uztailaren 21]]a) [[ingeles]]ez aritu zen [[Eskozia]]ko eleberrigile historiko eta olerkari ezagunena izan zen. Gaur egun bere jaioterrian bere omenezko [[Scott monumentua]] kokatzen da.
 
Nazioartean ezaguna izan zen lehendabiziko britainiar idazle ospetsua izan zen, [[Europa]]n ez ezik [[Australia]]n eta [[Ipar Amerika]]n ere irakurle ugari zituena. Bere eleberriak eta olerkiak oraindik irakurtzen dira, [[ingeles]]ezko eta [[Eskozia]]ko literaturaren klasikoak izanik. Bere lanik ezagunenak ''[[Ivanhoe]]'', ''[[Rob Roy (eleberria)|Rob Roy]]'', ''[[The Lady of the Lake]]'', ''[[Waverley (eleberria)|Waverley]]'', ''[[The Heart of Midlothian]]'' eta ''[[The Bride of Lammermoor]]'' dira.
 
== Biografia ==
[[Eskozia]]ko [[Edinburgh]] hiriburuan jaio zen, baina [[osasun]] txarreko haurra izanik -elbarri geratu zen-, [[Eskoziako Lur Garaiak|Eskoziako Lur Garaietan]], Eskoziako iparralde menditsuan, eman zuen bere haurtzaroaren parte bat, aiton-amonen etxean, amonak eta izebak kontatzen zizkioten ipuin, balada eta kontakizun zaharrak entzunez eta ikasiz.
 
[[Gotikoaren Berpizkundea]] deritzanaren baitan (''The Gothic Revival'') ulertu behar da Scotten [[literatura]] lana. Izan ere, [[fikzio]]zko iragan idealizatu baten zaletasunak irakurlego zabala harri herria zuenean iritsi zen Scott literaturara. [[1760]]an, [[James Macpherson]] eskoziar [[poesia|poetak]] antzinako [[Britania|britainiar]] [[bardo]]en garaira itzuli nahi izan zuen [[Ossian]]en poemak obrarekin; aldi berean ia, [[Thomas Percy]]k [[Ingalaterra|ingeles]] poesia zaharreko testuak bildu zituen (Ingeles poesia antzinakoaren erlikiak, [[1765]]); aldi beretsuan berraurkitu zuten ingelesek Chaucer, eta saiatu zen Chatterton estilo zaharra imitatzen. Scott hera [[George Ellis]]ekin jarri zen harremanetan 1801. urtean, Ellis zalduneriako testuak, geroago argitaratuko zituenak, biltzen ziharduen unean. Sturm und Drang alemaniar higikundearen garrantziak eta [[Gottingen]]go idazle taldearenak indartuko zuten gero [[Erdi Aro]]ko iraganaren zaletasuna . Scottek argitaratu zituen lehen lanek joera horri jarraitzen diote : Burger-en baladak itzuli zituen, horien artean Lenore eta Ehiztari basatia [[1796]]. urtean, eta [[Goethe]]ren ''[[Gotz von Berlichingen]]'' drama [[1799]]. urtean; eskoziar balada zaharren bilduma bat ere argitaratu zuen, berak idatzitako lanekin osatuko zuena, eta, bestalde, iraganagaitzat zuten poema dramatikoak ere kaleratu zituen, besteak beste ''[[The Lay of the Last Minstrel]]'' (1805, "Azken trobadorearen poema") eta ''[[The Lady of the Lake]]'' ([[1810]], "Aintzirako Dama"). Hala ere, eta edozein dela ere Scotti poeta gisa ematen zaion lekua, hitz neurtuen mugak, generoarenak eta modarenak, bere garaiko usadioetatik ateratzea eragozten zioten. Hortaz, iraganaren berreraikuntza estilo berri batez jantzi ahal izateko, eleberriaren generoak eskaintzen duen askatasuna aurkitu behar izan zuen, eta, hala, kontagintzaren bidetik, iraganaren zaletasun nostalgikoa gaindituz, historiaren zentzuari heldu alial izan zion.
== Scotten ekarria ==
Lord Byron poetaren arrakasta gero eta handiagoaren mehatxua sentitu zuelarik, eleberrigintzari heldu zion Scottek, eta, hala, [[1814]]an, ''[[Waverley or Tis Sixty Years Ago]]'' ("Waverley edo duela hirurogei urte") argitaratu zuen ; [[eleberri]]gintzaren gailurra nolanahi ere [[1820]] inguruan jo zuen, ''[[Ivanhoe]]'' eleberri ospetsua plazaratu zuenean. Handik aurrera, hil zen arte, fama handia izan zuen, dirua, tituluak eta era guztietako sari eta opariak ekarri zizkiona. Landetxe bat erosi zuen, Abbotsford, eta dirutza handiak gastatu zituen han antzinako altzariak erosten eta etxea berriztatzen, baina, 1826an, bere argitaratzaileetako batek erreka jo zuelarik, arazo ekonomiko handiak sortu zitzaizkion, eta estuasunean eta zorrak ordaintzeko inoiz baino lan gehiago eginez bizi izan zen hil zen arte.
 
Berrogei eleberri historikotik gora idatzi zuen : lan ugaria beraz, haina kalitatez ez beti maila berekoa, bere garaiko modak eta gustuak agertzen baititu beti ere -fantasiaren zaletasuna bereziki-, eta gehiegikeriaz zenbaitetan ; baina lan hori, akatsengatik hain zuzen ere, europar literaturarenune orijinal baten adierazgarri da. Izan ziren Scotten aurretik beren gaiak eta pertsonaiak iraganean bilatu zituzten eleberrigileak (Mme de La Fayette, adibidez, edota [[Horace Walpole]] bere ''[[Otranteko gaztelua]]'' eleberrian), baina historiaren berreirakuntzak ez zituen inoiz agertu Scotten eleberrietan eskaintzen dituen ezaugarriak. Ordu arte, heren irakurleak iraganera eramaten saiatzen ziren eleberri "historiko" zeritzanen egileak, baina denbora desagertu zelako irudipena sortuz beti ere, berariaz eta arduraz ezabatzen baitzuten denborazko aldearen aipamen oro. Baina Scott [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] irakurleari mintzatzen zaio, eta helburu jakin eta argi batez gainera, alegia, [[XII. mendea|XII. mendeko]] bere arbasoak, edo hirurogei urte lehenagoko aiton-amonak, nola bizi ziren agertu ; Scotten asmoa, hortaz, didaktikoa da batez ere, eta asmo horrexetatik sortzen da deskribapenen luzera, haien zehaztasuna eta ezaugarri teknikoak. Scotten istorioetan gauzakiak eta gertalekuak ez dira bakarrik aipatzen intrigarekin duten zerikusiagatik, aitzitik, berreraikuntza baten funtsezko osagaiak dira, eta egileak kontakizunean esku hartzen duenean oraina iraganean sartzen dela dirudi.
 
Baina ez da bakarrik kontakizuna kokaleku historiko pintoresko baten mende jartzeak Scott bere aurreko egileengandik bereizten duena, historia hera ulertzen baitu hark heste modu batera. Scotten aurretik, ia apaingarri hutsa zen materia historikoa, helburua heroiaren sentimenduen analisia azpimarratzea zuena, ez gehiago. Baina eleberriaren gai bihurtuta, mugimendu etengabe gisa aurkezten da historia, aldiek eta indar desberdinen arteko konpromisoek markatua : Waverleyn, [[gizarte]] feudal batean -Highlandseko menditarren gizartean- nola tankera modernoko monarkia [[konstituzio]]nala nekez txertatzen den kontatzen da, [[1745]] inguman ; Ivanhoe-k berriz, [[XIII. mendea|XIII. mendetik]] aurrera nola desagertu zen pixkana konkistatzaile normandoen eta saxoniar garaituen arteko areriotasuna kontatzen du, asimilazio motel batez ingeles nazioa osatu zen arte ; ''[[The Fair Maiden of Perth]'' eleberriaren ([[1828]], "Pertheko neska polita") gaia da nola borrokatu ziren [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] hirietako burgesak noblezia bizkarroi baten kontra heren eskubideak lortzeko, feudaltasun arkaikoa baitzen noblezia haren eredua.
 
Maitasunezko istorioak, Scotten garaiko kontagintzan funtsezkoak -eta oroitzapen historikoaren aitzakia izan ohi zirenak-, oso bigarren mailakoak dira Scotten liburuetan.
 
Izan ere, Scotten eleberri gehienetan, kontakizunaren bigarren partean bakarrik sortzen dira amodiozko auziak, dramaren benetako osagaiak ondo finkatuak daudenean . Sarritan gaitzetsi izan zaio Scotti bereanalisi psikologikoen pobretasuna. Baina kritika hori egitea egilearen helburua gaizki ulertzea da : berpiztu nahi duen iragan hori halako distantziaz dago hartua, non eleberrigilea behartua baitago bere pertsonaiak beti ere beren gatazketan ikustera, gainerako gizarte taldeekiko harremanetan, bere garaiko ideien baitan, elkarren kontrako gertatzen diren ideiekin borrokan.
 
Hori eginez, Scottek modu inplizitoan uko egiten dio gizonaren mitoa edo giza bihotza betiereko eta unibertsal delako ideiari ; mito horiexek agertzen dute zergatik lantzen zen historia elementu osagarri eta apaingarria balitz bezala Scotten aurretik ; haina Scotten pertsonaiak, beren sentimendu,ideia eta erreakzioetan, multzo sozial konplexu batean daude murgilduak, etamendeko dira. Zenbaitetan, hori egia da, areagotuak edo bakunduak daude egoerak Scotten eleberrietan, maiz ageri dira anakronismoak eta okerrak, baina horiek guztiek ez diote ezer kentzen Scottek ekarri zuen ikusmolde berriari.
== Eragina ==
Bitxia badirudi ere, [[Ingalaterra]]n baino areago [[Europa]]ko kontinentean izan zuen eraginik handiena Scotten lanak; [[1820]] arte, Ivanhoe arte alegia, itxoin behar izan zen haren lanak kontinentera hel zitezen, haina urte horretatik aurrera segituan zabaldu zen Scotten izena Europa osora. Imitatzaile asko sortu zitzaizkion; [[Espainia]]n, adibide baterako, Scotten zenbait nobela bildu zuen [[Mariano Jose de Larra]]k bere ''[[El Doncel de don Enrique el Doliente]]'' lanean ([[1834]], "Don Enrique minduaren mutila") ; baina era berean, oso obra aberatsak ere ekarri zituen Scotten erakutsiak, adibidez [[Alessandro Manzoni]]en ''[[I Promessi Sposi]'' ("Ezkongaiak"), lehen idazketa [[1821]]-[[1823]]koa duena. Manzonik, Scottenganako zorra ukatu ezik, behin baino gehiagotan aipatu zuen. Hain zuzen ere, Scottek berak [[1831]]n [[Milan]]en egin zioten elkarrizketa batean adierazi zuen ezen, baldin eta Manzoniren obra bere eraginari zor bazitzaion, huraxe zuela herak -Scottek- obrarik onena. [[Alemania]]n, higikunde erromantikoaren indarragatik -iragan idealizatu batera itzultzea aldarrikatzen zuen-, Scotten aurrekoa izan haitzen higikunde hori, ezzuen hainbesteko arrakastarik izan, haina [[Errusia]]n, aitzitik, idazle handiak, [[Nikolai Gogol]] bere ''[[Taras-Boulha]'' idazlanarekin ([[1834]]) eta [[Aleksandr Puxkin]] ''[[Kapitanskaja Dock]]'' eleberriarekin ([[1836]], "Kapitainiaren alaba"), bete-betean kokatzen dira Scottek zabaldu zuen bidean. [[Frantzia]]n, [[1820]]-[[1870]] urte bitartean, ez zen ia idazlerik izan zenbait eleberri historiko idatzi ez zuenik.
 
Scotten eragina, hasteko, historiaren berreraikuntza formal baten zentzu estuan gorpuzten da: xehetasun pintoreskoa zaintzen da, eta orobat zaintzen dira bizimoduaren baldintzak, zenbaitetan orainari uko eginez eta iraganaren gorespen nostalgiko baten zerbitzuan, [[Alfred de Vigny]] frantsesaren ''[[Cinq-Mars]]'' idazlana bezala ([[1826]], "Martxoak 5"). Baina beste idazle batzuk, zein bere modura, saiatu ziren Scotten irakaspenak aplikatzen, eta iragana esplikatuz, ulertzen, herriz biziarazteko, hala ''[[Merimee La Chronique du regne de Charles IX]]'' lanean ([[1829]], "Karlos IX.aren erreinaldiaren kronika") eta [[Victor Hugo]]ren ''[[Parisko Notre-Dame]]'' eleberriann ([[1831]]). Urrunago joan zen [[Balzac]]: ''[[Les Chouans]]'' liburuan ([[1829]]) Scotten irakaspenei jarraitu ondoren, Scotten metodoaren aplikazioa zabaldu zuen [[XIX. emndea|XIX. mendeko]] gizartearen deskribapena egiteko erabiliz, eta halaxe idatzi zuen ''[[La Comedie humaine]]'' ("Giza komedia"). Eleberri historikoaren moda -"Scotten modura idaztea" esaten zitzaion-, [[1870]]. urte inguruan galdu zen, baina moda horri esker historiaren eta eleberriaren arteko harremanen definizio berri bat sortu zen, eta definizio horrek zabaldu zion bidea eleberrigintzan errealismoari.
 
== Idazkien zerrenda ==
 
=== Waverley eleberriak ===
* ''[[Waverley (eleberria)|Waverley]]'' ([[1814]])
91 ⟶ 115 lerroa:
* ''Letters on Demonology and Witchcraft'' ([[1831]])
* ''The Bishop of Tyre''
 
== Erreferentziak ==
{{Lur|data=2012-7-5}}
 
== Kanpo loturak ==