Frantziako Hirugarren Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
98. lerroa:
 
== Inperio errepublikarra ==
Frantziak bere mende zeuzkan Iraultza aurreko lurralde kolonial batzuk ([[Guyana]], [[Martinika]]) eta Bigarren Inperioan beste hainbat beretu zuen [[Mendebaldeko Afrika]]n, [[Kotxintxina]]n eta [[Ozeania]]n. III. Errepublikaren garaian, frantsesek eta [[Britainia Handia|britainiarrek]] lehian ihardun zuten koloniengatik. [[Jules Ferry]]k antolatu zuen itsasoz haraindiko politika hainbat eratako interesak nahasiz, nahiz eta interes ekonomikoak gutxitan izan zuen lehentasuna politika hartan. Hain zuzen ere, kolonia arazo batek –[[Tonkingo golkoa|Tonkin]]go esku hartzeak– erorarazi zuen errepublikar buruzagi hura 1885ean.
 
Ospe ona lortzearren abiaturiko programa [[kolonia]]lak barne oposizio handia aurkitu zuen. Erradikalismoaren sektore batzuen iritziz (Clemenceau), dirua eta tropak xahutzea besterik ez zekarren iharduera kolonialak, bai bata bai besteak eskueran beharzituztelakoan Alemaniaz mendeku hartzeko.
108. lerroa:
Asian eskualdeak banatu zituzten estatu horien artean eta Frantziari [[Indotxina]]ko Batasuna egokitu zitzaion ([[1887]]). Afrikan [[Italia]]rekin egin zuen topo [[Tunisia]] aldean ([[1881]]), baina batez ere [[Ingalaterra]]rekin.
 
[[Senegal]]etik [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorriraino]] Frantziak burutu asmo zuen inperioak, izan ere, ingelesek [[Egipto]]tik [[Hegoaldeko Afrika]]raino eratu nahi zutenan aurkitu zuen aurrez aurre. Hala, [[1898]]an frantziar espedizioak atzera egin behar izan zuen Fashodan[[Fashoda]]n (Sudanen).
 
[[Otto von Bismarck]]en ondoko Alemaniaren politikak aro berria ireki zuen nazioarteko harremanetan.