«Frantziako Hirugarren Errepublika»: berrikuspenen arteko aldeak

[[Inpresionismo]]ak bultzatu aldakuntza estetikoak baliokideak izan zituen musikaren eremuan ([[Achille Claude Debussy|Debussy]], [[Maurice Ravel|Ravel]]). Errepublikar errejimenari loturik, orobat, [[Auguste Rodin]]en eskultura eskola klasizista garatu zen Parisen.
 
Parisko zabalguneak Frantziako [[arkitektura]] aberasteko aukera ekarri zuen XIX.. endearen erditik. [[1875]]-[[1900]] bitartean eraikuntza paregabe batzuk inauguratu ziren, hala nola [[Opéra Garnier|Parisko Opera jauregia]], [[Sacré-Cœur basilika|Montmartreko Bihotz Santuaren basilika]] eta [[Grand Palais]] zein [[Petit Palais]] jauregiak. Hiriburu hartan antolatu zen erakusketa unibertsalek beren aztarna tekniko-artistikoa utzi zuten ([[EifelEiffel dorrea]]).Literaturaren alorrean, Victor Hugo, erromantizismoaren aitaren heriotza gertatu zen [[1885]]ean, [[Emile Zola]]ren eskutik iritsi zen naturalismoaren sorrerarekin batera. Beronek “familia baten historia natural eta soziala Bigarren Inperioan” bezala definitu zuen ''[[Les Rougon-Macquart]]'' eleberri saila.
 
[[Jules Verne]], [[Alexandre Dumas]] edota [[Anatole France]] orduan famatu ziren eta hori alfabetatzearen orokortzeak bideratu zuen, III. Errepublikako urteetan.
128.153

edits