Frantziako Hirugarren Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Aldatua: fr:Troisième République (France)
No edit summary
29. lerroa:
 
[[Adolphe Thiers]]ek, ''le Libérateur du Territoire'' edo Lurraldearen askatzailetzat hartua, [[1870eko hamarkada]]ren hasieran bere izaera errepublikarra finkatu zuen "[[Frantzia]] gutxien banatzen duen gobernu erregimena" zela esanez. Hirurogeita hamar urte iraun zuenez, [[Antzinako Erregimena]] izan ezik, [[Frantziako historia]]ko erregimenik luzeena izan zen.
 
== Gobernua ==
[[Gizon]]ezkoen sufragio unibertsalean oinarriturik, monarkikoek ([[Louis Adolphe Thiers]], [[Patrice de Mac-Mahon]]), errepublikano oportunistek ([[Léon Gambetta]], [[Jules Ferry]]) eta ezkerreko erradikalek ([[Georges Clemenceau]], [[Aristide Briand]]) gobernatu zuten elkarren segidan, bai eta errejimen orekatsua moldatu ere.
 
Gobernu era horrek hainbat [[krisi]]tan erakutsi zuen bere sendotasuna.
 
[[Errepublika]]rrek ahalegin nagusiak Estatua laikotzearen aldekoak izan ziren; joera horrek indar eta eragin handiko [[Eliza]] baten aurrean jarri zituen. Eskola publikoa, derrigorrezkoa eta dohakoa izan zen haien lorpen handiena, hori baita frantses identitatearen eta irakaskuntza sistemaren zutabea.
 
Bereziki geldoak gertatu ziren Frantzian [[nekazaritza]]tik industriarako ekonomia aldaketa eta demografiaren hazkundea. Sozialismoak sustaturiko langile arazoak gizarte bizitza asaldatu zuen XIX. mendearen amaieratik, giroa jada ondo berotua izanik zenbait eskandalu zaratatsu zirela medio. Dreyfus aferak bitan zatitu zuen Frantziako iritzi publikoa.
== Errepublika monarkikoa (1780-1880) ==
[[Sedan]]go hondamendiak matxinada bat eragin zuen [[Paris]]en [[1870]]eko irailean. Horren ondorioz [[Frantziako Bigarren Inperioa]] erori eta Hirugarren Errepublika aldarrikatu zen.
 
Gerrak aurrera jarraitu zuen harik eta Frantziak ondoko urtean errenditu zen arte. Ondoren hauteskundeak egin ziren. Haietatik monarkikoen gehiengoa zuen [[Nazio Batzarra]] atera zen eta [[Louis Adolphe Thiers]] aginpide betearazleko buru hautatu zuten.
 
Frantzia eta [[Prusia]] gerrako kalte ordainak negoziatzen ari zirelarik Komuna deitu matxinada lehertu zen Parisen. Porrot militarrak eta Parisko gertakariek herrialdea jota utzirik, lasaitasun eskaria nagusitu zen Frantzia gehienean. Eskariari “Bakea, Ordena eta Lana” esloganaz erantzun zion Thiersen gobernu probisionalak. Elizaren eraginaagerian uzten dute garai hartan egindako erromesaldi ugariek eta Frantzia Bihotz Santuari eskaini izanak. Guztiarekin ere, biztanleriak (nekazaritza jatorrikoa baitzen gehienbat) arras arbuiatu zuen eskuindarren arinkeria gerrazalea.
 
Langile klase urria gune jakinetan zegoen batez ere: Paris eta [[Lyon]]go industria aldeetan eta iparraldeko harrikatz arroetan.
 
Hirietarako exodoak hiru eragile izan zituen: [[nekazaritza]]ren krisia, laborearen prezioen beheraldia eta [[mahats]]aren filoxera.
 
Monarkiaren aldeko fakzioak ados jarri ezinean, Thiers kendu eta haren ordez [[Patrice de Mac-Mahon]] mariskala ezarri zuten gobernu buru (1873). Urte horietan errepublikar errejimenaren konstituzio-oinarriak ezarri zituzten.
 
Errejimen honek ia monarkiaren aginpidea eman zion lehendakariari eta ganbera biko sistema ezarri zuen krisi politikoei aurre egin ahal izateko. Lege nahaste horren oreka dela bide, 1880an errepublikarrek boterea eskuratu zuten [[Léon Gambetta]] eta [[Jules Grevy]]rekin.
== Errepublika errepublikarra (1880-1889) ==
Hainbat joeratako errepublikarrek sendotu egin zuten errejimen errepublikarra. [[Estatu]]aren laikotzea izan zen horien eginkizun nagusia eta, beste ezeri baino areago, eskola politikari ekin zioten. Doakotasunean eta beharrezkotasunean bermaturik zegoen errepublikar eskola hark hiru helburu zituen: pertsonen aurrerabide soziala, Errepublika sendotzea eta kontzientzia askatasuna.
 
Eskolatze neurrien karga ideologikoa Elizaren eraginaren aurka zihoan. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da emakumeak eskolatzeko ardura. Gizarte bizitzaren sekularizazioa beste zenbait neurrirekin batera etorri zen: ospitalen laikotzea, dibortzioa, hilerri laikoak, [[uztailaren 14]]a bezalako jaien erritualizazioa. [[Prentsa]]k eginkizun erabakiorra izan zuen ideia horien zabalkundean, baita haien kontrako ideiei dagokienean ere.
 
Posibilismo irekia izan zen [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] azken bi hamarraldietako gobernu errepublikarren ezaugarria. Erreformak moteldu zituzten. Agintean aldizkatu edo elkarlanean aritu ziren [[Jules Grevy]] eta [[Jules Ferry]]ren errepublikarren ezkerra eta Léon Gambetta eta [[Félix Faure]]ren errepublikarren batasuna.
 
Oposizioan geratu zen [[Georges Clemenceau]]ren ezker erradikala eta [[sozialismo]] zatikatuaren parte handi bat beretu zuen.
 
Oportunistek errejimenaren liberalizazioa gobernatu zuten. Arian-arian hainbat askatasun mota aldarrikatu zuten –prentsarena, biltzekoa, alkateak hautatzekoa–, eta sindikatuak legeztatu zituzten. Sozialismo [[iraultza]]ilearen goraldia zela eta –[[Panamako kanala]]ren edo [[Dreyfus kasua]]ren eskandaluen artean–, gizarte auzia lehen planora pasa zen. Ugazaben paternalismoa eta katolizismo soziala izan ziren klase nagusien erantzuna.
 
Gudarostea errepublikar [[abertzaletasun]]aren estandartea zen eta frantses inperialismoa bideratzen zuen: harekiko adeitasunak [[Georges Boulanger]] generalaren iharduera politikoa lagundu zuen. Gerra ministro horrek ia-ia Alemaniaren aurkako beste gerra batean sartu zuen Frantzia. [[Boulangerismo]]a deituriko mugimendu populista eta nazionalista hark sortzaileak baino bizialdi luzeago izan zuen.
== Errepublika erradikala (1899-1914) ==
[[XIX. mendea]]ren amaieran bi bloke handitan biltzeko joera agertu zuen Frantziako politikak. Eskuindarrenak, alde batetik, kontserbadore, monarkiko eta katolikoak bildu zituen ordenaren balioen inguruan(militarismoa, klerikalismoa). Bestetik, ezkerreko blokeak errepublikarrak, erradikalak eta sozialistak bildu zituen balio errepublikar demokratikoen defentsan.
 
[[Pierre Waldeck-Rousseau]] ([[1899]]-[[1902]]) buru zuen gobernuak ezker guztietako ministroak bildu zituen demokrazian sakontzeko asmoz. [[1905]] arte arian-arian alderdien aparatuak egituratu eta [[Estatu]]aren oinarri laikoak finkatu zituen [[Emile Combes]]en gobernuak.
 
[[1907]]tik [[sozialismo|sozialistak]] boteretik aldendu eta, erradikalak eskuinera zabaldu ziren Clemenceau eta Aristide Briandekin.
 
Lurraldeen arteko desberdintasunak berdinduz joan ziren burdinbide sarea zabaldu eta zenbait portu –[[Bordele]], [[Le Havre]], [[Marseilla]]– ozeano arteko [[trafiko]]arako zabaltzean.
 
[[Nekazaritza]]k, nazio aberastasunari egindako ekarpena apaldu bazen ere, garrantzi handia zuen artean. Zenbait asaldura gertatu ziren sektore horretan, [[1911]]ko [[mahasti]]zainena, adibidez.
 
Gizarte gatazkak hazi egin ziren [[Lehen Mundu Gerra]] lehertu aurreko urteetan. Klerikalen eta antiklerikalen arteko lehiari, erradikalen eta sozialisten artekoa erantsi zitzaien, botere publikoek langileen manifestazioen aurrean zuten jarrera zela eta. Meatzariak eta funtzionarioak izan ziren langile sektore eragileenak. Kanpotiko mehatxuak tentsioak areagotu zituen.
== Paris: Munduko hiriburu kulturala ==
[[Paris]]ek, [[Frantzia]]ren eta [[Prusia]]ren arteko gerran Europako hiriburu politikoaren izaera galdurik, [[kultura]] hiriburuaren eginkizun eztabaidaezina beretu zuen harrezkeroztik.
 
Inpresionismoa deitu pintura mugimendua (Monet, Pissarro, Degas) bertan eratu zen, bai eta mende amaierako sendotu eta aniztu ere ([[Toulouse-Lautrec]], [[Gauguin]], [[Cézanne]]…). Mundu osoko margolariak ([[Modigliani]] [[Paul Klee|Klee]], [[Picasso]]…) frantses hiriburuan finkatu ziren urte horietan.
 
[[Pintura]] eta [[kabaret]]eko ([[Moulin Rouge]]) saio nahasiak bildu ziren kartelismoan.
 
[[Inpresionismo]]ak bultzatu aldakuntza estetikoak baliokideak izan zituen musikaren eremuan ([[Achille Claude Debussy|Debussy]], [[Maurice Ravel|Ravel]]). Errepublikar errejimenari loturik, orobat, [[Auguste Rodin]]en eskultura eskola klasizista garatu zen Parisen.
 
Parisko zabalguneak Frantziako [[arkitektura]] aberasteko aukera ekarri zuen XIX.. endearen erditik. [[1875]]-[[1900]] bitartean eraikuntza paregabe batzuk inauguratu ziren, hala nola [[Opéra Garnier|Parisko Opera jauregia]], [[Sacré-Cœur basilika|Montmartreko Bihotz Santuaren basilika]] eta [[Grand Palais]] zein [[Petit Palais]] jauregiak. Hiriburu hartan antolatu zen erakusketa unibertsalek beren aztarna tekniko-artistikoa utzi zuten ([[Eifel dorrea]]).Literaturaren alorrean, Victor Hugo, erromantizismoaren aitaren heriotza gertatu zen [[1885]]ean, [[Emile Zola]]ren eskutik iritsi zen naturalismoaren sorrerarekin batera. Beronek “familia baten historia natural eta soziala Bigarren Inperioan” bezala definitu zuen ''[[Les Rougon-Macquart]]'' eleberri saila.
 
[[Jules Verne]], [[Alexandre Dumas]] edota [[Anatole France]] orduan famatu ziren eta hori alfabetatzearen orokortzeak bideratu zuen, III. Errepublikako urteetan.
 
[[Etienne-Jules Marey]]ren ekarpen teknikoei esker Frantzian argazkigintza garatu zen.
 
[[Zinema]]tografoa, bestalde, [[1895]]an Parisen sortu zenn. [[Lumière|Lumiére anaien]] lehen saioek dokumentu izaera zuten, baina laster asko fikziorako hizkuntza berezia aurkitu zuen arte berriak [[Georges Mélies]]en eskutik (''[[Ilargirako bidaia]]'').
== Inperio errepublikarra ==
Frantziak bere mende zeuzkan Iraultza aurreko lurralde kolonial batzuk ([[Guyana]], [[Martinika]]) eta Bigarren Inperioan beste hainbat beretu zuen [[Mendebaldeko Afrika]]n, [[Kotxintxina]]n eta [[Ozeania]]n. III. Errepublikaren garaian, frantsesek eta [[Britainia Handia|britainiarrek]] lehian ihardun zuten koloniengatik. [[Jules Ferry]]k antolatu zuen itsasoz haraindiko politika hainbat eratako interesak nahasiz, nahiz eta interes ekonomikoak gutxitan izan zuen lehentasuna politika hartan. Hain zuzen ere, kolonia arazo batek –[[Tonkin]]go esku hartzeak– erorarazi zuen errepublikar buruzagi hura 1885ean.
 
Ospe ona lortzearren abiaturiko programa [[kolonia]]lak barne oposizio handia aurkitu zuen. Erradikalismoaren sektore batzuen iritziz (Clemenceau), dirua eta tropak xahutzea besterik ez zekarren iharduera kolonialak, bai bata bai besteak eskueran beharzituztelakoan Alemaniaz mendeku hartzeko.
 
Kolonietako biztanleekin egindako gehiegikeriak salatu zituen ezkerrak. Frantsesen kanpoko inbertsioak Errusia edo Txina aldera joan ziren, inperioko lurraldeetara baino areago.
 
[[Aljeria]], ordea, bai, interesatu zitzaien eta frantses kolonoak ezezik, [[italia]]rrak eta [[espainiar]]rak ere kokatu ziren han. Nolanahi den, inperioaren hedapenak iskanbilak sorrarazi zituen gainerako estatu indartsuekin.
 
Asian eskualdeak banatu zituzten estatu horien artean eta Frantziari [[Indotxina]]ko Batasuna egokitu zitzaion ([[1887]]). Afrikan [[Italia]]rekin egin zuen topo [[Tunisia]] aldean ([[1881]]), baina batez ere [[Ingalaterra]]rekin.
 
[[Senegal]]etik [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorriraino]] Frantziak burutu asmo zuen inperioak, izan ere, ingelesek [[Egipto]]tik [[Hegoaldeko Afrika]]raino eratu nahi zutenan aurkitu zuen aurrez aurre. Hala, [[1898]]an frantziar espedizioak atzera egin behar izan zuen Fashodan (Sudanen).
 
[[Otto von Bismarck]]en ondoko Alemaniaren politikak aro berria ireki zuen nazioarteko harremanetan.
 
Frantziak, bere inbertsioek loturik, [[1892]]an [[Errusia]]rekin itun bat egin zuen.
 
Frantziaren eta Britainia Handiaren arteko elkar aditzea ez zen iritsi [[1904]] arte, britainiarrek eta frantsesek, hurrenez hurren, Egiptoren eta [[Maroko]]ren gaineko nagusitasuna elkarri ezagutzean.
 
[[Lehen Mundu Gerra]] piztu zuten itun handiak lurralde kolonialetan probatu ziren lehenbizi. Alemaniaren eta [[Otomandar Inperioa]]ren arteko itunak ([[1903]]), bestalde, Errusiaren, Frantziaren eta Britainia Handiaren artekoa sendotu zuen. Gerra aurreko bi krisialditan aurrez aurre gertatu ziren Frantzia eta Alemania Marokon. 1905ekoa ondoko urtean konpondu zuten [[Algeciras]]ko nazioarteko konferentzian; [[1911]]koa, Alemaniari [[Kongo]]ren zati bat emanez. Gerrarako bidea zabalik zegoen.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
{{Lur|data=2012-7-5}}
 
== Ikus, gainera ==