Moroak gara behelaino artean?: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''"Moroak gara behelaino artean?"''' Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarrak idatzitako saiakera liburua da, 2010an Pamielak argitaratua. 2011an, polemik...
 
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''"Moroak gara behelaino artean?"''' [[Joseba Sarrionandia]] idazle [[bizkai]]tarrak idatzitako [[saiakera]] liburua da, [[2010]]an [[Pamiela]]k argitaratua. [[2011]]an, polemikaren zurrunbiloan, [[Euskadi Saria]] jaso zuen.
 
Ziur aski Sarrionaindiak argitaratutako saiakera garatuna, ikerketa sakon baten ondorioz. Liburuaren tamainuak argi eta garbi erakusten du hau: 709 orrialde, ditu33 kapitulu eta 1387 ohar ditu. Lan benetan erraldoia dokumentazioan zein iritzi inguruan. Hori ikusita ez da harritzekoa hasieran egileak liburu hori idazteko "sei edo zazpi urteko zeregina" izan dela aipatzen duenean.<ref>9.or.</ref>
 
== Izenburua ==
Liburuaren izenburua Sarrionaindiak 1909an [[Migel Unamunokoa]]k idatzitako poema arraro batetik hartu du<ref>"Salutación a los rifeños" (Arrifiei agurra)</ref>. Bertan, "euskaldunak eta arrifiak konparatzen ditu, euskaldunak moro desterrutzat aurkeztuz":<ref>137.or.</ref>
 
:::Moroak gara behelaino artean?
:::Arrifi herbesteratuak?
:::Uhinaren iskanbilak itsabeheran
:::atzean utzitako apar jadanik lehortua?
 
Eta hori izango liburu osoaren leiv-motiv bat, amazigera eta euskararen arteko loturak, antzekotasunak, desberdintasunak...
[[Fitxategi:Guerra del Rif 1922 - 1.jpg Rifeko gerra da liburu honetan aztertzen den gai nagusietariko bat.]]
== Liburuaren egitura ==
Liburua bi bloke handietan antolatuta dago: batetik testu jarraian; bestetik ohar korpus aberatsa. Biak ala biak lotuta badaude ere, irakurtzeko bide desberdinen moduan uler daitezke. Zentzu horretan oharrak interesgarriak dira eta, sarritan, ezusteko bidetatik abiatzen dira.
 
Testu jarraian bestetik, kapituluek atala izena daramate, modu batez erakusten duten sakontasuna adieraziz. Atal bakoitza berezko saiakerak bezala uler daitezke, gai zehatz baten inguruan eraikita. 33 kapitulu horiek bi gai dituzte ardatz:
* lehenengo 26etan amaziga herria da protagonista nagusia, haren jatorria, historia, kultura, hizkutza...
* azkeneko zazpi kapituluetan, ordea, Euskal Herriak hartzen du protagonismoa, modu batez amazigera herriarekin ikasitako lezioa hemen aplikatuz eta hortik berezko ausnarketa sortuz.
 
== Ikus, gainera ==