Euskadiko Partidu Komunista: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t added Category:Nafarroako Ezker Batua using HotCat |
No edit summary |
||
24. lerroa:
== Historia ==
1935. urtean osatu zen Bilbon, [[Espainiako Alderdi Komunista]] barneko federazio gisa. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta
Francoren diktaduraren mendean, 1960. urteetatik aurrera, langile-erakundeen eta, bereziki, Comisiones Obreras-en laguntzaz hasi zen berriz ere gorpuzten, Bilboaldean batez ere. Nolanahi ere, Euskadiko Partidu Komunistak ez zuen inolako eraginik izan Espainiako Alderdi komunistatik aparte. Francoren ondorengo hauteskundeetan, ez zuen Euskadiko Partidu Komunistak emaitza handirik lortu, Comisiones Obreras langile-erakundeko kargu nagusiak bere esku zituen arren. 1978an, Nafarroako Alderdi Komunista Euskadiko Partidu Komunistaren barnean sartu zen. Espainiako Konstituzioari eta Euskadiko Autonomia Estatutuari baiezkoa eman ondoren, bi joera nagusi bereizi ziren Euskadiko Partidu Komunistaren barnean: Espainiako Alderdi Komunistaren [[ortodoxia]]ri loturik iraun nahi zuen taldea, [[Ramón Ormazabal]], [[Tomás Tueros]] eta [[Ignacio Latierro]] zirela buru, eta eurokomunismoa Hego Euskal Herrian gorpuzteko beste alderdi-molde azkarrago bat bultzatu nahi zuen taldea, [[Roberto Lertxundi]]ren gidaritzapean. Azken joera hori nagusitu zen EPK alderdiaren IV. kongresuan (1981ko urtarrila), eta urte berean sartu ziren [[Euskadiko Ezkerra]] erakundean. 1982. urtetik aurrera, Espainiako Alderdi Komunistak bizi izan duen zatiketa eta berrikuntza bera bizi izan du Euskadiko Partidu Komunistak, eta, egun, Espainiako ''[[Izquierda Unida]]'' (Ezker Batua) edo PSOE alderdi sozialistan daude kide gehienak. 80ko hamarkadaren hasieran, Euskadiko Partidu Komunistako kide asko Euskadiko Ezkerra alderdira joan baziren ere, alderdiak, estatuan egin zuen bezala, Izquierda Unida koalizioa bultzatu zuen, eta haren kide nagusi bilakatu zen. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Izquierda Unida-Ezker Batuara bildu zen. Azken urteetan, EPKk Ezker Batuaren barruan izan duen egoera ez da beti erosoa izan. [[Javier Madrazo]] koordinatzaile Orokorraren agintaldian, IU-EB Berdeak alderdi ekologistarekin koalizioan, [[Lizarrako Ituna]]ren sinatzaile izan zen, eta harreman estuak izan zituen alderdi abertzaleekin. Hori zela eta, EPKren militante askoren kritikak jasan zituen, eta batzuek alderdia utzi ere egin zuten, erabat moteldua egoteaz gainera ezkertiar kutsua galtzen ari zela eta jarrera abertzaleetatik hurbilegi zegoela salatuz. 1999an, EPK IU-EBren kontrola berreskuratzen saiatu zen, Javier Madrazoren aurkako hautagai bat aurkeztuz alderdiaren batzarrean. ETAk su-etena bertan behera utzi eta borroka armatuari berriz ekin zionean, areagotu egin ziren EPK eta IU-EBko buruzagien arteko tentsioak, eta, azkenean, IU-EB, Espainiako Izquierda Unidaren eraginez neurri handi batean, Lizarrako Itunetik irten zen 2000. urteko urtarrilean.
|