Oximoron: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Oximoron''' hitza [[greziera]]tik dator, ὀξύμωρον, "contradictio in terminis" latinez, euskaraz “eromena”. Berez, jatorrizko hitza oximoron bat da: οξύς (oxýs: ‘zorrotza) eta μωρός (moró: kamutsa’). [[Figura erretoriko]]en artean [[pentsamendu figura]]a bezala sailkatu egiten da. Definizioz zera da: “bi osagai edo zati antitetiko, ustez bateraezinak, edo elkarren kontrako zentzua dutenak elkartzen dituen figura da”.<ref>[[Xabier Altzibar]], 616.or.</ref> Oximoron baten lehenengo ondorioa [[absurdo]]a da eta figura horrek ulertzeko irakurleari lan berezi bat eskatzen zaio. Esaterako “une eternoa” aipatzen badugu, hasieran kontzeptuak absurdoa ematen du baina laster bere zentzu [[metafora|metaforikoa]] ulertu daiteke, hau da, une hori , auskalo zergatik intentsitate bereziaz bizi izan dugula. Beraz, oximoron [[antitesi]] mota da.
 
Oso errekurtso zaharra da eta, adibidez, [[Heraklito]]k sarritan erabiltzen zuen. Oso ohikoa da [[poesia mistikoa]]n zein maitasunezkoan. Oximoron ere baliabide [[ironia|ironikoa]] edo umoretsua izan daiteke. [[Xabier Altzibar]]rek [[George Orwell]]en adibide bat jaso du: “Abere guztiak berdinak dira, baina batzuk beste batzuk baino berdinagoak”. Hona hemen [[Joan Mari Irigoien]]en adibide bat:<ref>''Letra txikiaz bada ere''. Donostia: Elkar, 2002. 202.or.</ref>