Nós-Unidade Popular: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
22. lerroa:
 
2009ko otsailaren 8an erakundeko hainbat kide gertakari bortitz batzuetan parte hartu zuten, [[Santiago de Compostela]]n [[Galicia Bilingüe]] organizazioaren kale-agerraldi baten bitartean, horri eginiko sabotaje eta kontra-manifestaldi ahalegin baten ostean. Ondorioz, alderdiaren kideak poliziarekin liskarrak gertatu ziren, 10 militante atxilotuz, haien artean Carlos Morais alderdiaren buruzagia; geroxeago, atxilotuak askatuz. Ondoren, Nós-Unidade Popularrek Galicia Bilingüe erakundea legez kanpo uzteko eskaera bat egin zuen, organizazioa galiziarren aurkako gorroto etnikoa xaxatzen baitu.
 
== Primeira Linha ==
 
{{Sakontzeko|Primeira Linha}}
 
Primeira Linha ([[euskara]]z, ''Aurreneko Ildoa'') Askapen Nazionalarako Galiziar Mugimenduko partaide den erakunde politiko [[komunismo|komunista]] da, Nós-Unidade Popular alderdiaren kide fundatzaileetariko bat izan zena. Galiziaren [[independentzia]]ren alde agertzen da, [[Galiziako Autonomia Erkidegoa]] erreibindikatzeaz gain, [[Eo-Navia]]ko lurraldeak eta [[Ibias]] ([[Asturias]]en) eta [[Bierzo]]ko zonalde [[galiziera]]-berbadunak eta [[Sanabria]] ([[Gaztela eta Leon]]en) erreibindikatzen dute. [[1996]]ko [[maiatzaren 1]]an fundatua izan zen. Haien berripaper hiruhilabetekaria ''Abrente'' izena duen agerkaria da.
 
Alderdiaren sorrera europar ekialdeko erregimen komunisten abolizioak markatu zuen garaian jazo zen, [[Bloque Nacionalista Galego]]ren barnean korronte independentista eta komunista bat antolatzearen xedearekin. BNGren zuzendaritzak aintzatesten ez zuen korronte bezala jarraitu zuen erakundearen barnean. Korronte hegemonikoarekin, [[Unión do Povo Galego]], etengabeko gatazketan zegoen. Garai horretan, Primeira Linha mugimendu sozialen barrenen lan egiten zuen, mugimendu [[antimilitarismo|antimilitarista]]n (ANA-ANOC) edo ikasle-mugimenduan (CAF), beste askoren artean. [[1998]]an bere lehen biltzarra burutu zuen. Hala ere, BNGren barne gatazkak zirela eta, [[1999]]an BNG utzi zuen ezohizko biltzar bat eta gero, erabaki hau gehiengoak onestu zuen, baina ez zen guztien adostasuna izan.
 
== Kanpo loturak ==
 
* [http://www.nosgaliza.org Nós-Unidade Popularren webgunea] ([[galiziera]]z)
 
[[Kategoria:Galiziako alderdi politikoak]]