Masaccio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
(Izengoitia: '''Masaccio'')', Italiarbenetako margolariaizenez '''Tommaso di Ser Giovanni di Simone''', ([[San Giovanni Valdarno]], 1401 - [[Erroma]], 1428) italiar margolaria zen. Berpizkundeko pinturaren aitatzat hartzen da. XV. eta XVI. mendeetako Florentziako artista ospetsuena izan zen, Quattrocentoko margolari aipagarrienetako bat. Beste artista batzuek Florentziako arkitekturan (Biunelleschik) eta eskulturan (Donatellok) ordurako gauzatua zuten eraberritzearen aitzindaria izan zen Masaccio pinturan.
 
[[Fitxategi:Masolino 008.jpg|thumb|''Sant'Anna Metterza'', Masaccio]]
 
Adituek diote lehenengo lanak Masolino arezzoarraren lantegian osatu zituela, baina zalantza handiak daude horren inguruan, Masolinok Azken Gotikoko ezaugarriak baititu, hasierako lanetan batez ere. Beste iritzi batzuen arabera, Masacciok [[Mariotto di CristofanorenCristofano]]ren eskutik ikasi zituen Lehen Berpizkundeko artearen berrikuntzak, eta hark aldarazi zuen, halaber, Masolinoren azkenaldiko estiloa. Dena den, badira Masacciok Masolinorekin[[Masolino]]rekin elkarlanean egindako garrantzi handiko obrak, besteak beste, ''Sant'Anna Metterza'' ([[Uffizi galeria]]), [[Branda di Castiglione]] kardinalearen kaperako freskoak (Erromako San Klemente eliza), Erroetako [[Santa Maria MaggiorekoMaggiore]]ko aldarerako poliptikoa (gaur egun, han-hemen sakabanatuta daude poliptiko horren atalak) eta abar.
 
Masolinorekin ez ezik, garai hartako beste zenbait artistarekin ere izan zituen harremanak Masacciok, esate baterako, [[Brunelleschi]] eta Donatellorekin[[Donatello]]rekin. Alabaina Giottok[[Giotto]]k izan zuen eragin handiena Masaccioren obran; izan ere, Masacciok eskala handiko lanak egin zituen, hark bezala, eta konposizio zorrotza eta bolumen eskulturalak erabili zituen. Donatelloren eragina arroparen trataeran nabarmentzen da bereziki: arropaz estalitako gorputz biluziak pintatu ohi zituen, non arropak benetakoak balira bezala tolesten baitira. Irudiak, berriz, eskultura handien modukoak dira, eta Giottoren kutsua dute gorpuzkeran eta bolumenean. Brunelleschiren eragina, azkenik, arkitektura-moldeetan, perspektibaren trataeran eta espazio garbi eta arrazionalen erabileran antzematen da.
 
Artista horien eragina izateaz aparte, bere ekarpenak ere egin zituen Masacciok. Oro har, irudi luzeak, soilak eta indar handikoak marraztu zituen, eta bikain landu zuen argia. Horrek guztiak itxura monumentala eta arrandia lasaia ematen die bere lanei. Masaccioren margolanetan, hiru dimentsioko errealitatearekin egiten dugu topo, errealitate bolumetrikoarekin, alegia, eszenak ez baitira infinituan irudikatzen eta baztertu egiten baitituzte Erdi Aroko transzendentzia-asmoak. Masaccioren irudiek benetako espazioa hartzen dute, haien kokapena perspektiba linealaren eta koloreen kontrastearen bidez osaturiko espazio benetako eta historikoa baita.
 
==Lana==
Freskoak margotu zituen batez ere, ''Hirutasuna'', ''Adan eta Eva paradisutik egotziak'' eta ''Txanponaren zerga'', baina ohol gaineko zenbait lan aipagarri ere utzi zuen, besteak beste, ''Madonna tronuan'' eta ''Maddona haurrarekin eta aingeruekin'' (National Gallery, Londres).
 
[[Fitxategi:Masaccio trinity.jpg|thumb|alt=Hirutasuna|''Hirutasuna'' (1425-1428), Masaccio]]
 
==== ''Hirutasuna'' ====
 
Masaccioren freskorik aipagarriena, esan bezala, Florentziako Santa Maria Novella kaperako ''Hirutasuna'' da (1425-1428). Lan horrek biltzen ditu hobekien Masaccioren ezaugarriak eta, orobat, Lehen Berpizkundeko printzipio estetiko nagusiak.
 
Hirutasuna eta Ama Birjina, Joan Bataiatzailea eta koadroa egiteko enkargua eman zuen bikotea agertzen dira margolanean.
Aurrealdean, puntu erdiko arku bat ageri da, kapitel[[joniar]] jonikodunkapiteldun bi zutabek eutsia, eta arkuaren kanpoaldean bi zutabe karratu daude, taulamendu bikain batez burutuak. Atzealdean, kasetoizko kanoi-ganga batez estalitako kapera bat dago.
Kapera horretako eszenaren aurkezle gisa agertzen zaizkio ikusleari San Joan Bataiatzailea eta, batez ere, Ama Birjina: Seme Jainkoa agertzen da gurutzean; Aita jainkoa, aldiz, gurutzeari eusten. Ama Birjinaren begiradak gurutzera begiratzera bultzatzen du ikuslea, eta, hala, koadroko osagai bihurtzen du ikuslea bera.
 
Kaperaren kanpoaldean, enkargua eman zuen bikotea dago, alboetan belaunikaturik, eta jainkozko pertsonaien maila berean ageri dira, pertsonaia historikoak ziren arren. Azpialdean, Adamen sarkofagoa ageri da.
Zenbait adituren ustez, baliteke arkitektura-osagaiak Brunelleschik diseinatu izana. Ganga da, hain zuzen, koadro horren ezaugarri aipagarrienetakoa, ederra baita oso. Izan ere, margolan hori izan zen perspektiba zentrala erabili zuen lehenengoetakoa, eta Brunelleschi hartzen da perspektiba zentralaren aitzindaritzat: lerro guztien bilgunea irudiaren hondoan dago, ikuslearen begien parean.
 
==== Brancacci kapera ====
 
Felice Brancaccik Florentziako[[Florentzia]]ko Santa Maria del Garmineko bere familiaren kapera apaintzeko enkargua eman zion Masolinori. Masolino 1424an hasi zen kaperako freskoak margotzen, eta Masacciori deitu zion laguntzeko. Masolinok kaperako sabaia eta goialdea margotu zuen lehenik, eta Masacciorekin batera margotu zituen goiko parteak. Hori dela eta eskaintzen dute aukera bikaina bi margolarien arteko pintura alderatzeko. 1425ean, ordea, Florentzia utzi zuen Masolinok, eta Masacciok eman zion jarraipena hark hasitako lanari. Nolanahi ere, amaitu, Filippino Lippik amaitu zituen Brancacciko freskoak, Masaccio hil eta 60 urtera. Brancacci kaperako Masaccioren freskoak Berpizkundeko pintura berrizalearen eta naturalismo modernoaren eredutzat hartu izan dira, indarra eta bizitasuna direla medio.
 
[[Fitxategi:Masaccio-TheExpulsionOfAdamAndEveFromEden-Restoration.jpg|thumb|left|alt=''The Expulsion Of Adam and Eve from Eden'', Masaccio (1426-28) Cappella Brancacci (Florentzia)|''Adan[[Adam]] eta [[Eva]] paradisutik egotziak'' (1426-28), zaharberritu aurretik eta gero, Masaccio]]
 
Andre Mariari eskainia zen Brancacci kapera, eta San Pedroren bizitzako pasarteez hornitzeko eskatu zuen Felice Brancaccik (garai hartan Florentzian sortu zen zenbait arazori buruzko iritzia emateko, seguruenik, beherago azalduko dugun bezala). Berpizkundeko pinturako freskoen lehen ziklo handiari eman zion hasiera Masacciok Brancacci kaperan egindako irudiekin. Brancacciko fresko asko galdu egin dira urteen joanean, baina Masaccioren ukitua ageri duten zenbait irudi gorde dira gaur egun arte: ''Kristau berrien bataioa'', esaterako, eta ''Adan eta Eva paradisutik egotziak'' eta ''Txanponaren zerga'', batez ere.
41 ⟶ 44 lerroa:
''Txanponaren zerga'' atalean, Jainkoa agertzen da dizipuluekin eta Zesarri ordaindu beharreko zerga eskatzera joan zaizkien zerga-biltzaileekin. Kontakizun jarraituaren teknika erabili zuen, hau da, irudi berean adierazi zituen denboran aldi berean gertatu ez ziren gertaera batzuk: Jainkoak San Pedrori ibaitik arraina hartzeko eskatzen dio, arrainak txanpona duelako ahoan, eta Pedro bera agertzen da arrainaren ahotik txanpona hartzen, Pedrok eta Jainkoak eskuaz seinalatzen duten gunean. Zerga-biltzaileak seinalatzen duen lekuan, berriz, Pedro agertzen da berriro, funtzionarioari txanpona ematen.
Errealismoa da obra horren ezaugarri aipagarriena. Keinu biziak eta adierazgarriak agertzen dira irudiko pertsonaien aurpegietan, eta bikain islatu zituen eskea, haserrea, ezinegona eta beste zenbait sentimendu. Pertsonaiez gainera, errealistak dira mendiak, hodeiak eta itzalak ere. Zerga-ordainketari buruzko kontakizuna oso gutxitan adierazi da Italiako pinturan, eta, dirudienez, garai hartan Florentzian ezarri nahi zen ondasun-erroldaren aldeko jarrera zabaltzeko eskatu zuen, hain justu, Felice Brancaccik irudi hori. Boterearen eta mendekotasunaren gorazarre gisa hartu izan da, beraz.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Italiako margolariak|Masaccio]]
 
[[an:Masaccio]]