Eskualduna (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
Baionako'''Eskualduna''' [[Baiona]]ko aldizkari elebiduna (euskaraz eta frantsesez) da. 1887an sortu zen hautagai "xuri" (eskuindar) baten alde egiteko. Orduz geroztik erlijio katolikoa, familia eta laborantza izan zituen oinarri ideologikoak, eta arrakasta handia izan zuen Ipar Euskal Herrian. Frantziako eredu errepublikar eta laikoaren aurka kokatzen zen, euskara, fedea eta eskualdea defendatuz. Ez zen ordea euskal aldizkari nazionalista bat, baizik osoki frantseszalea, modu tradizionalista eta katolikoan ulertuz. [[Jean Hiriart Urruti]] izan zen ''Eskualduna''ko zuzendari nagusia hainbat urtetan. ''Eskualduna''n ikasi zuten idazten garaiko Iparraldeko idazle gehienek.
 
[[1941]]az geroztik [[Vichy]]ko erregimenaren alde egin zuen aldizkariak, eta [[1944]]an, alemanak garaitu ostean, frantses agintari berriek ''Eskualduna'' itxi egin zuten kolaborazionista izateagatik.
 
[[Kategoria:aldizkariak]][[Kategoria:baiona]]