Eskualduna (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
Baionako aldizkari elebiduna (euskaraz eta frantsesez). 1887an sortu zen hautagai "xuri" (eskuindar) baten alde egiteko. Orduz geroztik erlijio katolikoa, familia eta laborantza izan zituen oinarri ideologikoak, eta arrakasta handia izan zuen Ipar Euskal Herrian. Frantziako eredu errepublikar eta laikoaren aurka kokatzen zen, euskara, fedea eta eskualdea defendatuz. Ez zen ordea euskal aldizkari nazionalista bat, baizik osoki frantseszalea, modu tradizionalista eta katolikoan ulertuz. [[Jean Hiriart Urruti]] izan zen Eskualdunako''Eskualduna''ko zuzendari nagusia hainbat urtetan. Eskualdunan ikasi zuten idazten garaiko Iparraldeko idazle gehienek.
 
1941az geroztik [[Vichy]]ko erregimenaren alde egin zuen aldizkariak, eta 1944an, alemanak garaitu ostean, frantses agintari berriek ''Eskualduna'' itxi egin zuten kolaborazionista izateagatik.