Zain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
'''Zainak''' ([[aitzineuskara]]z ere ''*zain''<ref>[[Koldo Mitxelena]] (1976). ''Fonética histórica vasca''. [[Donostia]]: Gipuzkoako Aldundia.</ref>) [[odol]]a gorputzaren [[organo]]etatik [[bihotz]]era garraiatzen duten hodiak dira, [[aparatu kardiobaskular]]raren zatia izanda. Zehazki, bihotzaren [[eskuineko aurikula]]n sartzen dira [[kaba zain]] handiaren bidez, goiko eta beheko parteetatik.
 
Zirkulazio handian, bihotzaren eta gorputzeko ehunen arteko odolaren zirkulazioan odola ehunetatik bihotzera eramaten duen hodia da bena. Oxigenoa[[Oxigeno]]a galdutako odol pozoitsua, oxigenoa galdu duena eramaten dute benekzainek bihotzera; ehunek[[ehun]]ek bere hondakinak odolera isuri ondoren, benekzainek bihotzera eramaten dute odol hori, zirkulazio txikiaren bidez bihotzak biriketara bidal dezan eta han garbi dadin. [[Arteria|Arteriek]] aldiz alderantzizko eginkizuna dute zirkulazio handian; odol garbia, oxigenoa duena ehunetara eramatea. Bihotzaren eta [[birika|biriken]] arteko zirkulazio txikian, alderantzizko lana betetzen dute benekzainek eta arteriek; arteriek oxigenorik gabeko odola bihotzetik biriketara eramaten dute eta han, garbitu ondoren benekzainek jasotzen dute odol garbia bihotzera eramateko. Arterien bidez gorputz ehunetara bidaltzen da berriro odol garbia. Gorputzeko ehunetan dagoen odola gorputz atal bakoitzari dagozkion zainek eramaten dute bi benazain nagusietara: burukoek eta besoetakoek goiko benazain nagusira (kabara), eskuineko goi barrunbean bukatzeko, enborrekoek eta zangoetakoek beheko benazain nagusira, eskuineko goi barrunbean baina beheraxeago bukatzeko. Arteriak bezalakoak dira benakzainak egiturari dagokionez; hiru geruza dituzte: barne geruza, endoteliala eta oso fina, tarteko geruza, [[gihar]]duna, eta kanpo geruza, [[zuntz]]duna. Odolak bihotzera bidean atzera egin ez dezan, enborreko eta hanketako zainek batez ere, balbula batzuk dituzte. Arteriak baino ugariagoak dira benakzainak, arteriak halako bi ia, besoetan eta hanketan batez ere. Zainxka alorretan hasten dira benakzainak eta bihotzean bukatzen, gibel zaina (porta) ezik, hori heste meheko zainxketan hasten baita eta gibelekoetan bukatzen. Odola zainetan zehar ibil dadin eragile bat baino gehiago dira: giharren uzkurdurak, giharraldeko odola estutu eta zainetara botata lehendik han zegoenari bihotzera bultzatzen diotenak, eta arnasketa, hartu eta botatzean bularraldea gehiago edo gutxiago estututa, hango eta sabelaldeko zainei masaje modukoa ematen diena; hala ere, bihotza bera da eragilerik garrantzitsuena.
 
== Anatomia ==