«Ferra-saguzar mediterraneo»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.1) (robota Erantsia: uk:Підковик південний)
| familia = [[Rhinolophidae]]
| azpifamilia = [[Rhinolophinae]]
| generoa = '''''[[Rhinolophus''']]''
| espeziea = '''''RhinolophusR. euryale'''''
| binomial = Rhinolophus euryale
| espeziebinomial aditua = [[Johann Heinrich Blasius|Blasius]], [[1853]]
| hedapen mapa = Rhinolophus euryale distribution Map.png
}}
'''Ferra-saguzar mediterraneoa''' (''Rhinolophus euryale'') [[rhinolophidae]] familiako [[saguzar]]ra da.
 
Ferra-saguzar mediterraneoa tamaina ertaineko saguzar errinolofoa da. Mediterranear izaera duen espeziea izan arren, [[Euskal Herri]] guztian aurki daiteke, eta kolonia asko kostatik oso gertu detektatu dira. [[Ferra-saguzar handi]]a (''Rhinolophus ferrunequinum'') eta [[ferra-saguzar txiki]]aren (''R. hipposideros'') antzeko morfologia duen arren, bi hauen tarteko tamaina du, eta badira espeziea identifikatzen laguntzen duten zenbait ezaugarri. Iberiar penintsulan [[ferra-saguzar ertain]]arekin (''R. mehelyi'') erraz nahas daiteke.
== Ezaugarriak ==
 
== Ezaugarriak ==
* ''Altuera'': Burua eta gorputza, 4,2 - 5,8 [[zentimetro|cm]]. artean
* ''Buztanaren luzera'': 2,2 - 3 [[zentimetro|cm]]. artean
* ''Pisua'': 8 - 17,5 [[gramo|gr.]] artean.
 
Tamaina ertaineko saguzarra da, esan bezala. Besaurrearen luzera 44 eta 50,5 mm bitartean mugitu ohi da, eta pisuaren heina 7,2 eta 16 g bitartekoa da. Bi sexuetako aleen tamaina bera da. Kolorazioa eta morfologia gainerako generokideen oso antzekoa da, baina sudur aldeko egituren bitartez bereiz daiteke. Zelaren ertzak zuzenak dira, eta honen goialdeko prozesu konektiboa altua eta puntazorrotza, behealdekoa baino luzeagoa. Sudur-orriaren ertzak zuzenak eta apur bat ahurrak dira, puntara hurbildu ahala estutzen direnak, triangelu ekilatero baten antza hartuz.
[[Ferra-saguzar handi]]aren antzekoa da, hau da, sudurra zaldi baten ferraren antzekoa du. Aldiz, bere lehengusuak ez bezala, Ferra-saguzarrak ez du gorputza osoki hegalez estaltzen.
 
Laugarren hatzeko lehen falangea, bigarrenaren luzeraren erdia baino txikiagoa da. Buztana tibiarekiko erlatiboki motza da, eta [[uropatagio]]a ez da ia tibietatik haratuago luzatzen. Ondorioz, uropatagioak karratu forma du. Hortz-formula <math>\frac{1.1.2.3}{2.1.3.3}</math> da, eta goiko lehen [[aurreko hagin]]a, txikia izan arren, kanpoalderantz desplazaturik dago, eta [[letagin]]a eta bigarren aurreko hagina banatzen ditu.
== Hedapena eta bizigunea ==
 
Morfologikoki gainerako generokideen oso antzekoa den arren, besaurrearen luzera-neurriak ferra-saguzar ertainarenarekin (''R. mehelyi'') soilik gainjartzen dira.
[[Hegoaldeko Europa]]n, tartean [[Euskal Herria]]n, [[Maroko]]n, [[Arjelia]] eta [[Tunisia]]n, [[Ekialde Ertaina|Ekialde Ertainean]] eta hegoaldeko [[Kaukaso]]n [[Turkmenistan]] arte bizi da. [[Europa]]n iparraldeko muga [[Frantzia]]n, [[Italia]]ko iparraldean eta [[Errumania]]ko ipar-mendebaldean du, inoiz ez eskualde menditsuetan.
 
Haitzulotarra da, hau da, urte osoan zehar kobazulo barnean bizi da. Ugaltze garaian (udazkenean), ehunka norbanakoko kolonia handiak eratu ditzazkete. Saguzar hauek oso lotuak daude haien biziguneari.
 
== Portaera eta elikagaiak ==
 
Altxalilikatuz egiten du hegan ( [[tximeleta|tximeleten]] gisara), eta ez da altuera handietan ibiltzen. Alta, mugitu gabe ere egin dezake hegan eta baita zelatan ehizatu ere. Ez dakigu oso ongi zer jaten duen.
 
== Taxonomia ==
 
Azpiespezie bi ezagutzen dira:
* ''Rhinolophus euryale euryale'', <small>[[Johann Heinrich Blasius|Blasius]], ([[1853]]).</small>
* ''Rhinolophus euryale judaicus'', <small>K.Andersen eta Matschie, ([[1904]]).</small>
 
== Ekokokapena ==
20-30 ms-ko luzera duten frekuentzia konstanteko [[ekokokapen]]-pultsuak emititzen ditu, 104-109 kHz bitarteko energia maximoko frekuentziarekin<ref name= "Dietz"/>. Karaktere morfologikoekin gertatu bezala, ekokokapen-pultsuak ere ferra-saguzar ertainarekin nahas daitezke.
 
== Banaketa ==
Mediterraneo itsasoaren inguruko zonalde guztian aurkitzen den saguzar-espeziea da. Iberiar penintsulatik [[Iran]] iparralderaino hedatzen da, eta iparraldeko muga [[Alemania]] eta [[Polonia]] hegoaldean du. Afrikan, berriz, [[Maroko]]n, [[Arjelia]] eta [[Tunisia]]ko iparraldean agertzen da.
 
Iberiar penintsulako lurralde ia guztian aurkitu dira koloniak, nahiz eta sekula aurkitu ez den gune handiak badauden, Portugal hegoaldea, esaterako. Euskal Herrian ere banaketa orokorra du, baina gainerako errinolofidoak baino urriagoa da. Klima atlantiarreko guneetan haranen behealdeak hautatzen dituzte eta kolonia gehienak kostaldeko lurralde baxuetan lokalizatu dira<ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR |urtea= 2001 |izenburua= Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación |argitaletxea= EHU |lekua= Bilbo}}</ref>. Hala ere, badira koloniak [[Araba]]n, [[Nafarroa]]n eta [[Ipar Euskal Herria]]n ere.
 
==Habitata ==
Bizimodua [[leize]]etara mugatuen duen espezietariko bat da. Hala ere, kobazuloez gain, era guztietako lurrazpiko zuloak erabiltzen ditu koloniak ezartzeko, izan upategi, meategi edo tunelak<ref name= "Krapp"/>. Gordelekuaren inguruan landaredi natural minimoa beharrezkoa dute, zuhaixka edo zuhaitzak, batez ere.
 
Izaera mediterraneoa duen arren, klima nahiko hotzak jasateko gai den animalia da, eta itsas mailatik 1.000 metroraino aurkitu dira kumatze-koloniak. Ale ez-ugaltzaileak mendiguneetako leizeetan ikustea ohikoa da, aipaturiko altuera baino gorago.
 
== Elikadura ==
Landaredi dentsodun inguruneetan ehizatzeko gai da eta airean esekiduran manten daiteke harrapakinak lokalizatu bitartean. Ehiza, normalean, sastrakadi eta zuhaixkadidun paisaia zatikatuetan egiten du<ref>{{erreferentzia| egilea= Goiti U, Aihartza JR, Almenar E, Salsamendi E, Garin I |urtea= 2006 |izenburua= Seasonal foraging by Rhinolophus euryale (Rhinolophidae) in an Atlantic rural landscape in northern Iberian Peninsula |aldizkaria= Acta Chiropterologica |alea= 8 |orrialdea= 141-155}}</ref><ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR, Garin I, Goiti U, Zabala J, Zuberogoitia I |urtea= 2003 |izenburua= Spring habitat selection by the Mediterranean horseshoe bat (Rhinolophus euryale) in the Urdaibai Biosphere Reserve (Basque Country) . |aldizkaria= Mammalia |alea= 67 |orrialdea= 25-32}}</ref><ref>{{erreferentzia| egilea= Russo D, Almenar D, Aihartza JR, Goiti U, Salsamendi E, Garin I |urtea= 2005 |izenburua= Habitat selection in sympatric Rhinolophus mehelyi and R. euryale (Mammalia: Chiroptera) in a rural area of southern Italy and implications for conservation |aldizkaria= Journal of Zoology |alea= 266 |orrialdea= 327-332}}</ref>, eta harrapakinak ''hawking'' zein ''gleaning'' tekniken bitartez harrapa ditzake. Ehiza-eremuak ez dira 10 km baino handiagoak izaten eta balio maximoak kumatze garaian ematen dira.
 
[[Sits]] txikiak, [[euli]]ak eta [[kakalardo]] txikiak jaten ditu batez ere, nahiz eta [[lepidoptero]] gautarrak diren dietaren gehiengo handia osatzen dutenak, %90-etik gora<ref>{{erreferentzia| egilea= Goiti U, Aihartza JR, Garin I |urtea= 2004 |izenburua= Diet and prey selection in the Mediterranean horseshoe bat Rhinolophus euryale (Chiroptera, Rhinolophidae) durin pre-breeding season |aldizkaria= Mammalia |alea= 68 |orrialdea= 397-402}}</ref>.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
Araldia udazkenean ematen da, normalean kumaldia jazotzen den gordelekua ez den beste guneren batean. Zenbait kasutan [[harem]]en presentzia detektatu da, eta litekeena da ugalketarako sistema sozial ohikoa izatea.
 
Kumatze-koloniak martxoa erdialdean hasten dira sortzen eta etorrera nahiko bat-batekoa izan ohi da, bi asteren buruan koloniak ezarrita geldituz. Batzuk hibernazio-guneetatik zuzenean joaten dira; beste batzuek, ordea, beste gordeleku batzuk erabiltzen dituzte kumatze-koloniarekin bildu aurretik. Kolonia hauek ekaina erdialdera arte irauten dute. Bitarte honetan, ferra-saguzar mediterraneoek beste hainbat espezierekin partekatzen dituzte gordelekuak, talde dentsoak osatuz. Espezie ohikoenak bere generokideak, [[arratoi-belarri ertain]]a (''Myotis blythii'') eta [[Geoffroy saguzar]]ra (''Myotis emarginatus'') izaten dira<ref name= "Dietz"/>.
 
Kume jaioberriek 3-4 gramo pisatzen dituzte eta 4-5 asteren buruan hasten dira lehen hegaldiak egiten. [[Heldutasun sexual]]a, aldiz, 2-3 urterekin lortzen dute emeek<ref name= "Krapp">{{erreferentzia| egilea= Krapp F (ed) |urtea= 2004 |izenburua= Handbuch der Saugetiere Europas |argitaletxea= Aula Verlag}}</ref><ref name= "Dietz">{{erreferentzia| egilea= Dietz C, von Helversen O, Nill D |urtea= 2009 |izenburua= Bats of Britain, Europe & Northwest Africa |argitaletxea= A&C Black |lekua= Londres}}</ref>.
== Bizimodua ==
Kumatze garaian batez ere espezie taldekoia da. Kumatze-koloniatan dozenaka gutxi batzuetatik 600 alerainoko taldeak bildu daitezke. Animalia [[sedentarimo|sedentarioa]] da, eta kolonia batek urtean zehar erabiltzen dituen gordelekuen arteko distantzia kilometro gutxi batzuetakoa izan ohi da, normalean. Ezagutzen dira, hala ere, 100 km-rainoko mugimendu ezohikoak.
 
[[Hibernazio]]a ere lurpeko gordelekuetan egiten dute eta koloniak kumatze-kolonien antzeko tamaina izaten dute. Gordeleku erlatiboki epelak hautatzen dituzte, 7 eta 15ºC bitartekoak.
 
== Antzeko espezieak ==
[[Ferra-saguzar ertain]]a (''Rhinolophus mehelyi''): ''Rhinolophus mehelyi'' handixeagoa izan ohi da, eta sudur-egituran zenbait ezberdinstasun nabarmentzen dira. Sudur-orriaren goiko erpina zorrotzagoa eta ertzak ahurrak beharrean ganbilak dira R. mehelyiren kasuan. Prozesu konektiboa apur bat motzagoa da eta begien inguruan ile beltzez osaturiko antifaza izaten du. Ferra-saguzar ertaina, Iberiar Penintsulako hainbat lekutan aurki daitekeen arren, ez dago Euskal Herrian.
 
== Kontserbazioa ==
Nazioartean ia zaurgarritzat katalogaturik du [[IUCN]] erakundeak, eta espainiar estatuan zaurgarri gisa kontsideraturiko espeziea da. Iberiar penintsulan 30.000 eta 35.000 ale izan daitezkeela estimatu da. Datu zehatzik ez dagoen arren, azken hamarkadetan populazioen beherakada gertatzen ari dela dirudi. Arrisku-faktore nagusiak gordeleku kopuruaren gutxitzea, hibernazio-guneetako gizakiak eragindako trabak eta habitataren galera dira.
 
== Erreferentziak ==
{{euskalnatura}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{wikispecies|Rhinolophus_euryale}}
{{commons|Rhinolophus euryale}}
 
{{Biologia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Rhinolophidae]]
182.770

edits