Ferra-saguzar txiki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Aldatua: sk:Podkovár krpatý
No edit summary
15. lerroa:
| espeziea = '''''R. hipposideros'''''
| espezie aditua = ([[Johann Matthäus Bechstein|Bechstein]], 1800)
| binomial = ''Rhinolophus hipposideros''
| hedapen mapa = Rhinolophus hipposiderosMap.png
}}
'''Ferra-saguzar txikia''' (''Rhinolophus hipposideros'') [[rhinolophidae]] familiako [[saguzar]]ra da, [[Europa]]n, [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] eta ipar-mendebaldeko [[Afrika]]n bizi dena<ref>{{erreferentzia|izena= Murray |abizena= Wrobel, ''|izenburua= Elsevier's dictionary of mammals: in Latin, English, German, French and Italian''. |argitaletxea= Elsevier, [[|urtea=2007]]. ISBN|isbn= 0-444-51877-0, 9780444518774}}</ref>.
 
[[Euskal Herri]]ko eta erregio [[azpiartiko]]ko ferra-saguzarren arteko txikiena da, izen arruntak dioen bezala. Euskal Herrian banaketa oso hedatua du eta kobazulo ugaritan aurki daitezke espezie honen koloniak. Gainerako [[ferra-saguzar]]ren oso antzeko ezaugarri morfologikoak ditu, baina tamaina txikiak eta prozesu konektiboaren formak bereizgarri egiten du. Saguzar bakartia da eta maiz eraikinetan ezartzen ditu gordelekuak<ref>{{erreferentzia| egilea= Blanco JC |urtea= 1998 |izenburua= Mamíferos de España |argitaletxea= Planeta |lekua= Bartzelona}}</ref>.
 
== Ezaugarriak ==
25 ⟶ 27 lerroa:
* ''Pisua'': 5-9 [[gramo|gr.]].
* ''Bizitza'': 21 [[urte]] ere.
 
Esan bezala, gure arteko ''Rhinolophus'' generoko espezieen arteko txikiena da. [[Dimorfismo sexual]] apur bat dago eta emeak arrak baino txikixeagoak izan ohi dira. Emeen pisua 3,7 eta 5 gramo bitartekoa izan ohi da, eta arrena 4,2 eta 6 gramo bitartekoa. Emeen besaurrearen luzera 35,2-37,5 mm bitartekoa den bitartean, arrena apur bat haundixeagoa da, 35,7-39 mm bitartean.
 
Gainerako ferra-saguzarren bezala, aurpegi oso berezidun animalia da. Zelaren oinarria estua da, goruntzako ertz zuzen eta hurbiltzaileekin. Proiekzio konektiboak adar forma du eta ertza borobildua da. Belarri handiak izan ohi dituzte. [[Patagio]]a orkatilan txertatzen da eta [[uropatagio]]ak forma angeluarra du.
 
Bizkarreko ilajea arre iluna da ileon puntaren kolorearen ondoriozkoa. Ileen oinarria, berriz, gris argia da. Ilajea alde batera desplazatuz gero, ileen oinaldeko eta puntako kolore aldaketa beha daiteke. Sabelaldeko kolorea argixeagoa izan ohi da, grisaxka. Kumeen ilajea leun eta ilunagoa da. Belarri eta hegoetako mintzen kolorea ilajea baino ilunagoa da, eta atsedenaldian hegoetako patagioekin estaltzen du gorputz osoa.
 
== Taxonomia ==
34 ⟶ 42 lerroa:
* ''Rhinolophus hipposideros minimus''
* ''Rhinolophus hipposideros minutus''
 
== Ekokokapena ==
20-30 ms-ko luzera izaten duten pultsuak emititzen dituzte. Frekuentzia egonkorra izaten da pultsuaren ia tarte osoan eta azkenengo momentuan apur bat jaisten da. Energia maximoko frekuentzia 110 eta 115 [[kHz]]-tan izan ohi da, nahiz eta inguruneko tenperaturaren menpekoa izan ohi den. Hegaldian 106 eta 111 kHz bitartean emititzen dute 40 eta 69 ms-ko pultsuetan. Ondorioz, [[ferra-saguzar ertain]]a (''R. mehelyi'') eta [[ferra-saguzar mediterraneo]]arekin (''R. euryale'') nahastea oso erreza da.
 
== Banaketa ==
Erregio azpiartikoan banaketa zabala duen ugaztuna da. [[Irlanda]]tik hasita [[Kaxmir]] ingururaino hedatzen da eta [[Etiopia]]tik [[Alemania]] eta [[Polonia]]rainoko latitudeetan aurki daiteke<ref>{{erreferentzia| egilea= Lanza B, Finotello PL |urtea= 1985 |izenburua= Biogeografía dei Chirotteri italiani |aldizkaria= Boll. Mus. Reg. Sci. Nat. Torino |liburukia= 3 |alea= 2 |orrialdeak= 389-420}}</ref>. [[Iberiar Penintsula]]n banaketa zabal baina irregularra duen espeziea da.
 
Euskal Herrian herrialde guztietan aurki daiteke. [[Nafarroa]] hegoaldean falta den arren, gainerako lurralde guztietan ohiko saguzarra da. Nafarroan ipar-ekialdeko ingurune [[karst]]ikoetan ageri da batez ere<ref name= "Alcalde"/>.
 
== Habitata ==
[[Haitzulo]]ak atsegin dituen saguzarra da eta ondorioz [[kareharri]] ugariko lurralde eta ingurune karstikoekin lotura estua du. Normalean zulo naturalak hautatzen dituzten arren, lurpeko egitura artifizial eta eraikinetan ere aurkitu dira espezie honen koloniak. Nafarroan kolonien kokapena aldakorra da urtaroen arabera. Urteko garairik hotzenetan gordelekua ia kasu guztietan haitzuloetan izaten duten bitartean, hilabete epelenetan eraikinetan ezartzen dituzte koloniak<ref name= "Alcalde"/>. Sastraka eta zuhaixkadun inguruetan ohikoagoa da eta ur-eskuragarritasuna ere ezinbesteko faktorea da. Hala ere, [[Arabako Errioxa]] bezalako inguru deforestatu eta eraldatuan, ohiko espeziea da. Altuera-hein zabalean aurki daiteke, itsas mailatik hasita 2.000 metroko altueraraino. Euskal Herrian 25 metroko altueratik 1.190 metroraino aurkitu da<ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR |urtea= 2001 |izenburua= Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación |argitaletxea= EHU |lekua= Bilbo}}</ref>.
 
== Elikadura ==
Tamaina bertsuko gainerako saguzarren antzera, [[intsektu]]ez elikatzen dira honakoak ere. [[Diptero]] [[nematozero]]ak, [[lepidoptero]]ak eta [[neuroptero]]ak dira ferra-saguzar txikiaren dietaren osagai nagusiak. Gehienetan hegan dabiltzan intsektuak harrapatzen dituzte lurretik 2 eta 5 metro bitarteko altueran. Gorotzetan, ordea, hainbat intsektu ez-hegalariren arrastoak aurkitu dira, eta honenbestez, lurrazalean pausaturik dauden ornogabeak ere harrapatzeko gai direla badakigu.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
Kumatze-koloniak emeez osaturik egon ohi dira, batez ere, nahiz eta ar banaka batzuk ere egon ohi diren. Iberiar Penintsula hegoaldean erditzeak ekaina hasieran ematen dira eta [[edoskitzaro]]a uztaila bukaerara arte luzatzen da. Euskal Herrian, aldiz, bi prozesuek 15 egun inguruko atzerapena izaten dute<ref name= "Alcalde">{{erreferentzia| egilea= Alcalde JT |urtea= 1995 |izenburua= Distribución y fenología de los quirópteros de Navarra |argitaletxea= Nafarroako Unibertsitatea |lekua= Iruñea}}</ref>.
 
Emeakehenengo urterako emankorrak izaten dira, baina normalean ez dute bigarren urtera arte kumerik izaten. Bataz besteko biziraupena 4 urte pasatxokoa den arren, espezie honetako banako baten bizi-luzetasunaren errekorra 21 urte eta 3 hilabetean dago.
 
== Bizimodua ==
Negua igarotzeko koloniatan, antzerako beste espezietan gertatzen ez den bezala, bakarrik izaten dira<ref>{{erreferentzia| egilea= Corbet GB, Harris S |urtea= 1991 |izenburua= The Handbook of British Mammals |argitaletxea= The Mammal Society by Blackwell Scientific Publications |lekua= Oxford}}</ref>, hau da, ez dira gainerako saguzar-espezieekin nahasten, eta kobazulo hotzak hautatu ohi dituzte<ref>{{erreferentzia| egilea= Schober W, Grimberger E |urtea= 1987 |izenburua= Bats of Britain & Europe}}</ref>. Bizimodu bakartia izan ohi dute kumatze denboralditik kanpo eta hibernatzeko koloniatan elkartzen direnean ere, bata bestearengandik hainbat metrotara kokatzen dira. [[Ebro]] bailaran, ordea, udaberrian hainbat dozenako taldeak behatu izan dira. Espezie [[sedentarismo|sedentarioa]] da eta neguko eta udako gordelekuak ez dira 20 km-ko distantzia baino urrutiago aurkitzen.
 
== Espezieen arteko elkarrekintzak ==
Ez da espezie honenganako harraparitzaren inguruko informazio askorik ezagutzen, baina neguko gordelekuetan [[muxar gris]]en (''Glis glis'') erasoak behatu izan dira.
 
=== Antzeko espezieak ===
* [[Ferra-saguzar handi]]a (''Rhinolophus ferrumequinum''): Ferra-saguzar handiaren tamaina, izenak berak dioen bezala, askoz ere handiagoa da.
* [[Ferra-saguzar mediterraneo]]a (''Rhinolophus euryale''):Ferra-saguzar handia bezain handia izan ez arren, mediterraneoa ere ''R. hipposideros'' baino handiagoa da.
 
== Kontserbazioa ==
Kontserbazio-arriskurik ez duen espeziea da.
 
== Erreferentziak ==
{{euskalnatura}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
{{wikispecies|Rhinolophus_hipposideros}}
{{commons|Rhinolophus hipposideros}}
 
{{Biologia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Rhinolophidae]]